Bidasoa Irunek garaipena erdietsi du (32-21) aurredenboraldiko hirugarren neurketan Helvetia Anaitasuna 32-21 mendean hartu ostean Egiako Nazioarteko 26. Txapelketako finalerdian. Hasiera berdindua izan arren, Jacobo Cuétararen taldeak ordu laurdenerako hautsi du neurketa (10-3), atsedenaldian tarte zabala mantenduz (18-8).
Jon Azkue, Julen Aginagalde eta Rodrigo Salinasik gabe (hiruak minduta), entrenatzaile irundarrak Eneko Furundarena, Tao Gey-Emparan, Julen Urruzola, Raúl Olalla eta Mikel Galán Arana deitu ditu lagunartekora. Bigarren zatiaren erdialdean markagailua estutu arren (22-17), Bidasoa Irunek gauzak zeuden moduan utziz amaitu du neurketa (32-21).
Bidasotarrek larunbat honetan 19:30ean finala jokatuko dute HBC Nantesen aurka.
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (18+14). Sierra, Fernández (5), Olalla (2), Rodríguez (3), Cavero (2), Zabala (1), Francisco da Silva (2); Ledo, Furundarena (3), Gey-Emparan (2), Galán Arana (1), Urruzola, Tesoeriere, García (4), Ugarte (3), Odriozola (4).
21 – Helvetia Anaitasuna (8+13). Bar, Chocarro (2), Izquierdo (2), García (5), Arthur (1), Redondo (1), Bonanno (1), González (1), Gastón (1), Agorreta (1), Del Arco (2), Ganuza (3), Etxeberria (1), Fernández, Meoki.
Partzialak. 2-2, 6-2, 10-3, 13-5, 14-7, 18-8; 20-11, 21-13, 22-16, 26-18, 30-20, 32-21.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Odriozola, Tesoriere, Rodríguez eta Gey-Emparan kaleratu dituzte bidasotarren aldetik, eta Gastón, Meoki eta Del Arco nafarren aldetik.
Bestelakorik. 82 ikusle Egiako Kiroldegian.