Bidasoa Irunek Fenix Toulouse 29-28 mendean hartu eta III. Eragin Torneoan. Talde frantziarra aurretik hasi arren, Eneko Furundarenak ezarri du lehen berdinketa bosgarren minutura iritsi baino lehen (2-2), eta Jacobo Cuétararen taldea izan da nagusi atsedenaldira arte (15-13), nahiz eta bidean lau goletako errentak lortu (13-9).
Sokolicen kaleratze zuzena suposatu duen kolpean min hartu duen Jon Azkuerik gabeko bigarren zatian, Bidasoa Irunek ederki eutsi dio lehen zatian egindako lanari eta 29-28 irabaztea lortu du.
Neurketa honekin, Bidasoa Irunek aurredenboraldiko bigarren asteari eman dio amaiera, eta hirugarren astean, Egiako Nazioarteko Txapelketako hitzordua izango du ostiral eta larunbatean.
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (15+14). Sierra, Zabala (3), Furundarena (7), Salinas (1), Fernández (1), Francisco da Silva (1), Odriozola (2); Ledo (2), Cavero (1), Ugarte (4), Gey-Emparan, Urruzola, Azkue (4), Tesoriere, García (2), Rodríguez (1), Fernández (1).
28 – Fenix Toulouse (13+15). Lettens, Martins, Jovanovic, Jarry (2), Balenciaga (4), Wagner (5), Abdi (2); Cantegrel, Kempf (4), Gardent, Borzas, Ilic (7), Feuchtmann (2), Sokolic, Chelle (2), Marmier.
Partzialak. 2-2, 5-5, 8-7, 10-9, 12-9, 15-13; 19-17, 21-19, 23-22, 25-25, 28-27, 29-28.
Epaileak. Mendizabal eta Elizetxea. Bidasotarren aldetik, Fernández (2) eta Tesoriere (2) zigortu dituzte bi minutuz. Okzitaniarren aldetik, Jarry, Feuchtmann eta Wagner. Gainera, Sokolic txartel gorri zuzenez kaleratu dute.
Bestelakorik. Bidasoa Irunen aurredenboraldiko bigarren neurketa Orio Eragin III. Torneoaren baitan. 300 bat zale Karela kiroldegian.