Bidasoa Irunek ezin izan du garaipena lortu aurredenboraldiko lehengo neurketan behingoz zaleak jaso dituen Artalekun Fenix Toulouse HB taldearen aurka 29-32 galdu ostean. Lehen zatian hiru goletako errentetaz gozatu ostean (7-4, 8-5 eta 11-8), bigarren zatia orekatuagoa izan da. Atsedenaldiko berdinketatik bueltan, talde frantziarra, hilabete honen amaieran EHF European Leagueko lehenengo kanporaketa izango duena, aurretik jarri da eta aldeko errenta txikiak gorde ditu amaierako 29-32 arte.
Bidasotarren aldetik, uda honetako lau fitxaketen debutaz gain (Ander Ugarte, Adrián Fernández, Víctor Rodríguez eta Dariel García), beste lau gazte izan dira kantxan (Eneko Furundarena, Xabier Barreto, Mikel Galán Arana eta Asier Iribar zumaiarra).
Jacobo Cuétararen taldearen hurrengo lagunartekoa larunbat honetan Orion izango da (16:00etan) arerio berdinaren aurka.
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (14+15). Ledo (1), Cavero (2), Furundarena, Salinas (5, 1p), Azkue (6), Tesoriere, García (2); Sierra, Ugarte (3), Iribar, Zabala (1), Odriozola (5), Galán Arana (1), Barreto (2), Matheus, Rodríguez, Fernández (1).
32 – Fenix Toulouse HB (14+18). Cantegrel, Chelle (4, 1p), Gilbert (3), Borzas (2), Ilic (3, 1p), Wagner (5), Abdi (3); Lettens, Kempf (2), Jarry (3), Balenciaga (2), Martins Vieira (2), Gardent (1), Feuchtmann (2), Jovanovic, Sokolic, Marmier.
Partzialak. 4-2, 5-4, 8-7, 11-9, 12-10, 14-14; 17-18, 20-21, 21-23, 24-27, 27-29, 29-32.
Epaileak. Gude Prego eta Mateos González. Bi minutuz, Rodríguez eta García (hiru) kaleratu dituzte etxekoen aldetik; eta frantziarren aldetik, Gilbert, Sokolic, Wagner eta Marmier.
Bestelakorik. Bidasoa Irunen aurredenboraldiko lehen lagunartekoa, Artalekun, ia 400 zaleren aurrean.