Julen Aginagalde (Irun, 1982) Bidasoa Irun taldeko jokalariak Tokioko Olinpiar Jokoetako brontzezko domina irabazi du Espainiako selekzioarekin. Jordi Riberak zuzentzen duen taldeak hirugarren postua erdietsi du larunbat honetan Egipto 33-31 mendean hartu ostean.
Irundarrak lau partida jokatu ditu Joko hauetan Jordi Ribera Bidasoa Iruneko entrenatzaile izan zenaren (bi garaitan: 1997/1998 jaitsiera fasean, eta 2003/2004 denboraldian) aginduetara. Londres 2012ko bere bigarren parte-hartze olinpikoa Aginagaldek Frantziaren aurka hasi du, multzo faseko laugarren jardunaldian (3 gol). Argentinaren aurka jokatu zuen hurrengoan (lau gol); Suediaren aurkako final-zortzirenetan eta larunbat honetan, Aginagalde Egiptoren aurkako brontzezko borrokarako deialdira itzuli da. Gaurkoan, bi gol sartu ditu.
Domina honekin, Bidasoako harrobiko jokalariak Espainiako selekzioarekin palmares handia borobildu du, behin 2006an debuta egin ondoren. 205 partidatan 504 gol sartu ditu. 2013ko Munduko Txapelketa, 2018ko Europako Txapelketa eta 2020ko Europako Txapelketa irabazi ditu, eta 2016ko Europako Txapelketan zilarrezko domina eta 2014koan brontzezko domina eskuratu ditu. 2012an jokatu Londreseko Olinpiar Jokoak jokatu zituen (zazpigarren). Joko haietako piboterik onena izendatu zuten Aginagalde. Behin Rio de Janeiroko Jokoetara ezin sailkatuta, Tokion brontzezko domina irabazi du Espainiako selekzioak.
Bidasoa Irungo harrobiko jokalaria, Aginagaldek Ademar Leónen, BM. Ciudad Real, Atlético de Madrid eta KS Kielcen jokatu du etxera itzuli aurretik. VELUX EHF Champions League-a irabazi zuen Poloniako taldearekin, sei liga eta beste hainbeste kopetaz aparte (2013/2014, 2014/2015, 2015/2016, 2016/2017, 2017/2018 eta 2018/2019). BM. Ciudad Realekin, Asobal Liga (2009/2010), Asobal Kopa (2010/2011), Espainiako Superkopa (2010-2011) eta Kluben Munduko Txapelketa (2009/2010); Ademar Leónekin Asobal Kopa (2008/2009) eta Atlético de Madridekin, Errege Kopa bi (2011/2012 eta 2012/2013), Espainiako Superkopa bat (2011/2012) eta Kluben Munduko Txapelketa bat (2012).
Bere palmaresak banakako sari ugari ere baditu, hala nola Asobal Ligako jokalaririk onenarena 2010, 2012 eta 2013ko denboraldietan; Munduko Txapelketako eta EHF Champions League-ko piboterik onena 2013 eta 2019an; Europakoaren piboterik onena 2014 eta 2016an; eta aipatutako 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetako piboterik onena.
Lehen domina klubeko jokalari batentzat 1996az geroztik
Egiptoren aurkako garaipenaren ostean, Julen Aginagalde 1996az geroztik domina olinpikoa irabazten duen klubeko lehen jokalaria bilakatu da. Aurrekoak Aitor Etxaburu, Josu Olalla eta Jordi Núñez izan ziren Atlantako Joko Olinpikoetan.