Bidasoa Irun astelehen honetan itzuli da Artalekuko entrenamenduetara. Jokalari internazionalik gabe, baina fitxaketa berrien eta harrobiko hainbat gazte bertan zirela, taldeak eguneko bi saioetatik lehena egin du eguerdian.
Saioa hasi baino lehen, Jacobo Cuétara entrenatzaileak aitortu du taldea “hasteko gogo handiarekin” dagoela, eta ideia argi bat duela: “Ahalik eta ondoen prestatzea Liga hasiera on bat egiteko”. Sacyr ASOBAL Liga sei aste barru hasiko da Irunen Helvetia Anaitasunaren aurka.
“Talde barruan badugu talde zabal bat denbora asko daramagula elkarrekin entrenatzen, eta oinarri sendoa da bai entrenatzeko eta lehiatzeko, bai jokalari berriak ahalik eta ondoen sartzeko”, adierazi du.
“Oso pozik nago fitxatu ditugun jokalariekin”, aitortu du Cuétarak, “gure jokatzeko erara oso ondo egokitu daitezkeelako, eta gure joko eta talde filosofiarekin oso ondo bat etor daitezkeelako”.
Era berean, prestaketa honetan “jokalari gazte asko” izango dituela onartu du Bidasoa Iruneko entrenatzaileak. “Gero eta jokalari gazte gehiago ditugu gurekin lanean, eta gero eta maila handiagoa dute; beraz, fase honetan jokalari kopuru handia izatea garrantzitsua da, bai entrenatzeko, bai jokatzeko”.
Julen Aginagalde, Joko Olinpikoetan, eta Dariel Garcia, datozen egunetan taldearen dinamikan sartuko dena, ez ezik, Gorka Nieto (Basauri, 2002) eta Julen Mujika (bidasotarren egituran jada; Errenteria, 2003) gazteak ere ez dira Artalekun egon, Espainiako jubenil selekzioarekin baitaude abuztuaren 12tik 22ra Kroaziako Europako Txapelketa prestatzen.
Oraingoz, beste zortzi gaztek egingo dituzte aste hauek Cuétararen agindupean: Martin Santano (Gasteiz, 2002), Tao Gey-Emparan (Urruña, 2003), Julen Urruzola (Elgoibar, 2002), Eneko Furundarena (Usurbil, 2003), Xabier Barreto (Irun, 2003), Raúl Olalla (Irun, 2001), Mikel Galán (Mutilva, 2000) eta Asier Iribar (Zumaia, 2003).
Lagunartekoak datorren asteburuan hasiko dira Fenix Toulouse HBren aurka. Lehenengo agertokia Gipuzkoa izango da: Hondarribia, 13an; eta Orio, 14an.
Sacyr ASOBAL Liga irailaren 11ko asteburuan hasiko da, eta EHF European Leagueko multzoen fasea, urriaren 19an.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.