Bidasoa Irunek Helvetia Anaitasunaren aurka hasiko du Artalekun irailaren 11n XXXII. Sacyr ASOBAL Liga. Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak Liga 2022ko maiatzaren 28an BM. Benidormen aurka amaituko du, behin txapelketak 30 jardunaldiko formatua berreskuratu eta gero. Bigarren jardunaldian Galizara egingo du bidaia talde bidasotarrak, hirugarrenean Barça Irunen jaso aurretik. Liga ere etxean itxiko du talde gipuzkoarrak, BM. Benidormen aurka.
Sacyr ASOBAL Liga iraileko bigarren asteburuan hasiko da, eta hiru hilabete geroago amaituko du lehen itzulia (abenduak 11). Bigarren itzulia otsailaren 5ean hasiko da eta maiatza amaiera bitartean jokatuko da. Bitartean, beste data interesgarri egongo dira, kasuan kasu, Errege Kopa (bi kanporaketa – abenduak 15 Bigarren Kanporaketa; eta otsailak 2 eta 9, Hirugarrena- eta azken fasea, martxoaren 25etik 27ra), eta Sacyr ASOBAL Kopa (abenduak 18 eta 19).
EHF European Leagueko multzo faserako dago talde bidasotarra zuzenean sailkatua, eta urriak 19 hasiko da, martxoak 8 bitartean (urriak 19 eta 26; azaroak 16, 23 eta 30; abenduak 7; otsailak 15 eta 22; martxoak 1 eta 8). Final zortzirenak martxoaren 29 eta apirilaren 5ean jokatuko dira; laurdenak, apirilak 26 eta maiatzak 3, eta Final Fourra, maiatzak 28 eta 29.
Astearte honetan Sacyrren egoitzan egin den zozketaren arabera, hauxe da Bidasoa Irunen 2021/2022 egutegia:
1-16 (2021/9/11 – 2022/2/5): Bidasoa Irun-Helvetia Anaitasuna.
2-17 (2021/9/18 – 2022/2/12): Frigoríficos Morrazo-Bidasoa Irun.
3-18 (2021/9/25 – 2022/2/19): Bidasoa Irun-Barça.
4-19 (2021/10/2 – 2022/2/26): BM. Iberoquinoa Antequera-Bidasoa Irun.
5-20 (2021/10/6 – 2022/2/5): Bidasoa Irun-Liberbank Cantabria Sinfín.
6-21 (2021/10/9 – 2022/2/12): Abanca Ademar León-Bidasoa Irun.
7-22 (2021/10/16 – 2022/4/2): Bidasoa Irun– Logroño La Rioja.
8-23 (2021/10/23 – 2022/4/9): Viveros Herol BM. Nava-Bidasoa Irun.
9-24 (2021/10/30 – 2022/4/20): Ángel Ximénez Puente Genil-Bidasoa Irun.
10-25 (2021/11/10 – 2022/4/23): Bidasoa Irun-Incarlopsa Cuenca.
11-26 (2021/11/13 – 2022/4/30): Fraikin BM. Granollers-Bidasoa Irun.
12-27 (2021/11/20 – 2022/5/7): Bidasoa Irun– Bathco BM. Torrelavega.
13-28 (2021/11/27 – 2022/5/14): Recoletas Atlético Valladolid-Bidasoa Irun.
14-29 (2021/12/4 – 2022/5/21): Bidasoa Irun-Bada Huesca.
15-30 (2021/12/11 – 2022/5/28): BM. Benidorm-Bidasoa Irun.
24. denboraldia ASOBALen
Denboraldi hau 24.a izango da Sacyr ASOBAL Ligan talde bidasotarrarentzat, nahiz eta gehiago eraman goren mailan 1971. urtean igoera erdietsi zuenetik, Carlos Albert Txapelketara hain zuzen ere. Talde gipuzkoarrak ASOBAL mailan denboraldi gehien dituen laugarren taldea izango da, Barça (32 denboraldi, denak), Fraikin BM. Granollers (32) eta Abanca Ademarren atzetik (28).
Momentuz, Bidasoa Irunek 674 neurketa jokatu ditu Sacyr ASOBAL Ligan.