CD Bidasoako harrobiko zuzendari teknikoak, Borja Burguetek, denboraldiko balantzea egin du, “urte benetan izugarria, harrobiko lana ikusten badugu”. Hainbat igoera eta txapelketetan parte-hartze nabarmenak kontuan hartuta, “urte historiko baten aurrean gaudela esan dezakegu”.
“Denboraldi benetan zaila izan da”, adierazi du Burguetek, gogoan hartuta “taldeak ez direla lehiatzen hasi urtarrila-otsaila iritsi arte, pistekin arazoak edukita, ordutegiak, eta, azken finean, COVID-ak eragindako hamaika arazo medio”. Hala ere, arrakasta guztien artean, Il Capo Hondarribia Bidasoaren igoera Lehen Mailara bost urte eta gero, edo Zaisa Bidasoa Irunek Espainiako kadete txapelketan lortutako laugarren postua nabarmentzen dira.
“Helduen mailetatik hasita, Il Capo Hondarribia Bidasoaren igoera garbia dugu; Hondarribiko talde territorialak ere igoera lortu du Lehen Lurralde Mailara, bere Ligako txapeldun izan ostean. Jubeniletan, BM Bidasoa Irun Pontevedrako Espainiako Txapelketako sektorian lehiatu da, eta kadeteei dagokienez, inoiz klubak lortu duen markarik onena lortu du, laugarren postua Espainiako Txapelketan”. Azken fasea Porriñon jokatu zen, eta Burguete taldearekin bertaratu zen: “Benetan izugarria izan zen”.
“Bada, gainera, asko aipatzen ez den beste kontu bat, baina balio handikoa dena, gure mutilezkoen eta nesken talde infantilak, eta Hondarribiko talde kadetea, ez dutela urte osoan lehiatzerik izan, eta lanean jarraitu dute, eman eta eman. Euren meritua izugarrizkoa izan da, askotan ikusten ez den meritua: urte osoan ibili dira lanean, murrizketak murrizketa”.
Nesken taldeek ere “izugarrizko denboraldia egin dute. Esan bezala, infantilek ezin izan dute lehiatu eskola-kirola adinetan zeudelako, baina ez dute entrenamendu bakar batera hutsi egin. Kadeteek Euskadiko Txapelketako azken faseraino sailkatzeko lehian amaierara arte ibili dira, eta jubenilek Gipuzkoa Kopa irabazi dute. Hor ere badugu etorkizuna, jokalari interesgarriak eta politena Artaleku berriz ere beteta ikustea izango da lan-saio egun guztietan, izan neskak edo mutilak, azken finean, klub bakarra baikara”.
Burgueteren hitzetan, bi faktore garrantzitsu egon dira jokalariek denboraldia aurrera atera dezaten: entrenatzaileak eta familiak: “Oso argi dut merituaren zati handiena entrenatzaileena dela, jokalariak piztuta mantentzea lortu dutelako garai zailenetan. Eurei egindako lanagatik eskerrak eman behar zaizkie, eurentzat ere ez baita erraza izan konfinamenduak, lan-saioak, etabarrak kudeatzea. Merituaren zati garrantzitsua entrenatzaileek jarri duten gogo eta bihotzean dago”.
Bestalde, klubak ere eskertza egin nahi die gurasoei, “urte osoan babesa emanez egon dira eta. Gazteei, euren bidaietan; pistan, beharrezko laguntza ematen, delegatu, mahai-kide… Edozein laguntza urtea aurrera ateratzeko. Gurasoek egindako lan horrengatik aitortza eta eskertza merezi dute”.
Atseden garaia da harrobiarentzat “urte oso gogor baten ostean, bai lehiatzen ibili direnentzat, baita ezin izan dutenentzat”. Uztailak aurrera egin ahalak, jokalariek norbanako plangintza edukiko dute “talde lana itzultzen denerako, jokalariak ahal den egoera onenean gon daitezen, sasoian oporren ostean. Helburua denboraldia ahal bezain normalena izatea da, eta denok lehiatzeko aukera edukitzea, infantiletatik hasi eta ASOBAL talderaino, ahal den jende gehiena sartzea Artalekun edozen mailatako neurketetan, eta egoera honen amaiera ikusten hastea”.
Burgueteren hitzetan, klubak ahal bezain pronto berreskuratu nahi du Artalekuko eguneroko hori, pandemiak betirako ziren hamaika gauza jarri dituelako auzitan: “Talde desberdinetako jokalariak ezin ziren elkarrekin egon entrenatzera etortzen zirenean, ezin zen lagunen partiduak ikustera gerturatu… Dena bere onera itzultzen bada, guzti hori itzuliko da, kadete mutilek kadete nesken neurketara animatzera etortzea, ASOBAL taldea jokatzen egon eta harrobiaren babesa edukitzea… Guzti horrek egun garen klub handi horren sentimendua areagotzen du. Beharrezkoa zaigu hori berreskuratzea”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.