Espainiako jubenil selekzioko hautatzaileak, Javier Fernándezek, Gorka Nieto (Basauri, 2002) eta Eneko Furundarena (Usurbil, 2003) Bidasoa Irun taldeko jokalariak deitu ditu selekzioak uztailak 3 eta 11 bitartean egin behar duen kontzentraziora.
Eskubaloi Espainiako Erret Federazioak ostegun honetan aditzera eman duenez, kontzentrazioa Universidad Camilo José Celak Madrilgo Villanueva de la Cañadan duen egoitzan hasiko da, eta hilaren 6an Eslovakiarako bidea hartuko dute. Bertan, bertako selekzioaren aurka bi neurketa jokatuko dituzte.
Prestaketa, 17 jokalariz osatua, abuztuak 12-22 bitartean Kroaziako Varazdin eta Koprivnica hirietan jokatuko den 19 urte azpiko Europako Txapelketari begira ospatuko da.