C.D. Bidasoa eta Adrian Fernández Clemente (Avilés, 1994/6/15) aurre-akordio batera iritsi dira, eta erdiko jokalariak Irungo taldean jokatuko du hurrengo bi denboraldietan.
Espainiako selekzio promesa, jubenil eta juniorrekin ibilia, 99 partida jokatu ditu. Asturiarrak (188 zentimetro, 84 kilo) Sacyr ASOBAL Ligan 169 neurketa jokatu eta 574 gol sartu ditu (3,4 tanto batez beste).
Jaioterriko Bosco de los Salesianos Kirol Taldean hasi zen eskubaloian, eta Atlética Avilesina klubetik igaro ondoren, Gijón Jovellanosek fitxatu zuen. Lehen urtean, ASOBAL Ligara igo zen, eta goi mailan 19 urterekin egin zuen debuta (2013/2014 eta 2014/2015). 2016/2017 denboraldian BM. Villa de Arandan jokatu zuen, hurrengo urtean Recoletas Atlético Valladolidera joan baino lehen.