C.D. Bidasoak eta Matheus Francisco da Silvak (Nova Iguaçú, 1998/2/7) jokalariak Bidasoa Irunen jarrai dezala adostu dute 2023ko ekainaren 30era arte.
Rio de Janeiroko Colégio Estadual Antonio da Silvan hasi zen pibote bidasotarra eskubaloian jokatzen, eta 2014an Sao Pauloko EC Pinheiros taldera joan zen. 16 urtez azpiko Brasilgo txapeldun izan zen eta adin bereko selekzioen arteko txapelketa Panamerikarra ere irabazi zuen. Arrakasta horiek hurrengo urtetan errepikatuko zituen, bai bere klubarekin, Brasilgo talde onenen artean, baita bere selekzioarekin ere. Dagoeneko Matheus Francisco da Silvak selekzio absolutuarekin debuta egin du.
Denboraldi honetan, Matheus Francisco da Silvak Sacyr ASOBAL Ligako 30 partida jokatu ditu, 9 gol sartuz; EHF European Leagueko hiru, Errege Kopako bi eta Sacyr ASOBAL Kopako bat.
“Artaleku berriro beteta ikusteko” ilusioa “Jarraitzeaz oso pozik” agertu da pibote brasildarra, “klubak helburu argiak dituelako Europan eta Sacyr ASOBAL Ligan lehen postuetan egoteko helburu argiak dituelako, eta hori niretzat, kirolari gisa, funtsezkoa da”.
Matheus Francisco da Silva 2019ko udan iritsi zen Irunera eta bi denboraldi hauek “oso esperientzia ona izan dira. Asko hazi naiz arlo pertsonalean eta kirol arloan, eta asko ikasi ahal izan dut hemen ditugun jokalariekin eta entrenatzailearekin”.
Pibote brasildarrak bizi izan duen esperientzia nagusienen artean Artalekun partida handiak jokatzea izan da: “Harrigarria izan da talde handien aurka jokatzea, Europan jokatzea, Artalekun jokatzea, pabiloia beteta, hori berriro egiteak ilusio handia egiten dit”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.