Historiarako beste norgehiagoka batekin lortu du Bidasoa Irunek txapeldunorde izatea, Fraikin BM. Granollers arerio zuzena 29-24 mendean hartu eta gero. Hasierako abantailak talde katalanaren alde izan arren, talde irundarrak azkar asko erantzun du, eta 0-2tik apenas bi minututan pasa da markagailua 3-2ra (4. minutua). Julen Aginagalderen arratsaldeko bigarren gol horri esker aurrea hartu ostean, nagusi izan da talde gipuzkoarra 12. minutuko berdinketa kenduta (6-6, 12. minutua). Xoán Ledoren geldialdietan oinarritutako partzial bati esker, hiru goleko aldea ireki dute bidasotarrek, eta nahiz eta vallestarrak hurbildu, talde irundarraren erantzuna aparta izan da, tartea 11-8tik atsedenaldiko 16-10ra eramateko adina.
Jacobo Cuétarak entrenatzen dituen mutilek lehen zatiko bide beretik ekin diote bigarren zatira, eta lau minutu behar izan ditu lehen gola sartzeko, eta denbora horretaz baliatu da Fraikin BM. Granollers errenta lau goletara jaisteko. Hala ere, talde bidasotarrak berera jarraituz, sei goleko aldera itzuli da (48. minutua, 24-18), azkenengo hamar minutuak kudeatzeko errenta nahiko, badoazen jokalariei merezitako agurra eman eta txapeldunordetza urte bereziki zailean eskuratzeko.
Bidasoa Irunek denboraldia datorren asteburuan itxiko du,XXXI. Sacyr ASOBAL Koparekin.
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (16+13). Ledo, Cavero (4), Crowley (1), Aginagalde (5), Salinas, De la Salud (4), Azkue (6, 2 p.); Sierra, Racotea (2), Zabala (3), Gey-Emparan, Serrano (4), Tesoriere, Da Silva, Nieto, Bonanno.
24 – Fraikin BM. Granollers (10+14). Sastre, Lancina, Marc García, Álex Márquez (1), Martínez, Gassama (5), Rey (1); Valera, Gurri, Pérez (1), Chema Márquez (1), Valera (1), Salinas (7), Franco, Antonio García (7, 3 p.).
Partzialak. 3-2, 5-4, 7-6, 8-6, 12-8, 16-10; 17-13, 19-15, 22-18, 24-20, 26-22 y 29-24.
Epaileak. Soria Fabián eta Monjo Ortega. Bidasotarren aldetik, Da Silva eta Tesoriere kaleratu dituzte bi minutuz; katalanen aldetik, Pérez eta Valera. Txartel gorria Sastre atezainarentzat (25′), zelai erdian Caveroren aurka talka egin ostean bidasotarren kontraeraso batean.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako azken jardunaldia Artalekun jokatutakoa, ateak itxita LABIren erabakiz.