Datorren astelehenean C.D. Bidasoak ekitaldi xumea antolatu du Artalekun, eta bertan, denboraldi luze baten ostean, zale bidasotarrek jokalariak agurtzeko aukera izango dute, baita datorren denboraldian gurean egongo ez diren jokalariei agur esateko.
Hitzordua 20:20ean hasiko da eta bertatik bertara 300 lagunek parte hartu ahal izango dute. Denboraldi honetan sarreren sisteman parte hartu duten bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute larunbatean, 12:00etan, sarrera eskatzeko. Sarrerak, doakoak, eskatu ahala emango dira.
Bestalde, denboraldian zehar publikoa egon den egunetan bertaratzeko korreorik jaso ez duten bazkideek, eta astelehenean bertaratu nahi duten bazkideak@cdbidasoa.eus helbidearen bidez jarri beharko dute lehen bait lehen harremanetan klubarekin.
Ekitaldia beharrezko segurtasun neurrien arabera ospatuko da, aurten jarraitu diren sarbide mailakatuen protokoloari jarraituta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da klubaren webgunean.