Il Capo Hondarribia Bidasoa taldeak Leganésen jokatuko du Lehen Mailarako igoera fasea ekainak 4ko asteburuan. Joan den igandean Euskadiko txapeldun izan ostean Txikipolit Zarautz mendean hartu ondoren, Aitor Etxaburuk entrenatzen duen taldeak erronka Madrilgo lurretan izango du.
Asteazken honetan Espainiako Erret Eskubaloi Federazioak aditzera eman duenez, talde hondarribiarra D sektorean lehiatuko da, Madril, Comunitat Valenciana eta Aragoiko erkidegoetako txapeldunekin batera: BM. Leganés, BM. Castellón eta BM. Utebo.
Jakinarazitako egutegia honakoa da:
Lehen jardunaldia (ostiralak 4):
– BM. Leganés – BM. Utebo.
– Il Capo Hondarribia Bidasoa – BM. Castellón.
Bigarren jardunaldia (larunbatak 5):
– Il Capo Hondarribia Bidasoa – BM. Utebo.
– BM. Castellón – BM. Leganés.
Hirugarren jardunaldia (igandeak 6):
– BM. Utebo – BM. Castellón.
– BM. Leganés – Il Capo Hondarribia Bidasoa.
Multzo bakoitzeko txapeldunak eskuratuko du igoera.