Gizonezkoen Euskal Ligako kadete mailako Zaisa Bidasoa Irun taldea Euskadiko txapeldunorde bilakatu da asteburu honetan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian ospatu den Lauko Finalean. Mikel Mancisidorrek eta Javier Sáezek entrenatzen duten taldeak bi neurketa irabazi ditu, eta hirugarrena, galdu, txapeldun izan den etxeko Gran Camping Zarautz ZKE-ren aurka.
Fasea ostiralean hasi zen, eta lehen jardunaldian, irundarrek Creados Pulpo KE hartu zuten mendean (34-43; 14-20 atsedenaldian). Goleatzaile nagusienak Mikel Lasa eta Javier Gastaminza, zazpina golekin; Asier Molina eta Endika Wamba (6); eta Diego Viles (5) izan ziren goleatzaile nagusienak.
Bigarren jardunaldiak etxekoak eta irundarrak izan zituen nor baino nor. Lehen zatia talde bidasotarrak nagusi amaitu arren (15-17), zarauztarrek eraman zuten neurketa amaieran (31-24). Lasak eta Asier Molina (6 gol bakoitzak); eta Diego Viles eta Javier Gastaminza (3) izan ziren goleatzaile nagusienak, bakoitzak sei gol sartuta.
Mancisidor eta Sáezen taldeak igande honetan jokatu du hirugarren eta azken partida Usurbil KE-ren aurka. Atsedenaldirako tartea behin irekita (19-11), neurketa 34-26 bukatu da. Bidasotarren aldetik, Diego Viles (6 gol); Endika Wamba (5); Iker Oruezabala (4); Eneko Barros, Javier Gastaminza eta Asier Molina (3 gol) izan dira golegile nagusienak.
Lortutako bigarren postuak Zaisa Bidasoa Irun Espainiako Txapelketako sektore faserako txartela ematen dio, Gran Camping Zarautz ZKE eta Usurbil KE taldeekin batera. Sektoreak ekainaren 4tik 6ra bitartean jokatuko dira, aste honetan zehazteke dauden egoitza eta arerioen aurka.