Gizonezkoen Euskal Ligako talde jubenilak, Supermercados BM Bidasoa Irunek, hirugarren postua lortu du asteburuan Pontevedran jokatu den Espainiako Txapelketako sektorean, lehen bi jardunaldietan galdu eta azken jardunaldian Finetwork Gijon A-ren aurka irabazi ondoren.
Lehen egunean, Javier de la Haza entrenatzen duen taldeak Cisne Balonmano Colegio Los Sauces taldearen aurka jokatu zuen. Arerioa duela bi denboraldi kadete mailako Espainiako Txapelketako bosgarren talderik onena izan zen. Neurketa hasiera parekatu baten ostean, Galiziako taldeak partida hautsi zuen, 30-23 irabaziz. Eneko Furundarenak min hartuta amaitu zuen. Tao Gey-Emparan, zortzi golekin; Xabier Barreto, laurekin; eta Mikel Elduayen, hirurekin, izan ziren golegile nagusiak bidasotarren aldetik.
Larunbatean, Abanca Ademar León A izan zen aurkaria. Lehen zatia oso parekatua izan zen, azken bost minutuetan hautsi arte: 3-0eko partzialaz baliatuz, atsedenaldira 10-6 iritsi ziren. Aldageletatik itzultzean joera horrekin jarraitu zuen eta leondarrek 26-16 irabazi zuten norgehiagoka. Iñaki Fernandez, Xabier Barreto eta Tao Gey-Emparan izan ziren bidasotarren golegile nagusiak hiruna golekin.
Lehen bi jardunaldietan punturik erdietsi ezinik, BM Bidasoa Irun eta Finetwork Gijón A taldeak ibili ziren igandean nor baino nor. Gipuzkoarrak oso nagusi, bost goleko errentak lortu zituzten lehen zatian, 13-8 iritsi arte atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, asturiarrek nagusi izan ziren, baina garaipena 24-23 bidasotarren aldekoa izan zen. Eneko Huarte (9 gol), Xabier Barreto eta Tao Gey-Emparan (bakoitzak sei) izan ziren golegile nagusienak irundarren artean.
Taldea azken neurketa behin amaituta itzuli zen etxera, Galiziara ostegunean joan ostean.
C.D. Bidasoak Cisne Balonmano Colegio Los Sauces zoriondu nahi du faseko lehen postua lortu , eta, horrekin batera, Espainiako Txapelketarako sailkapena eskuratzeagatik, eta eskerrak eman nahi dizkio antolakuntzari, bereziki Eneko Furundarena gure jokalariaren zaintzan jasotako tratuagatik; eta fasea aurrera ateratzeko lagundu duten gure klubeko familiei.