Bidasoa Irunek Dicsa Modular Cisneren aurka (29-14) asteazken honetan Artalekun Sacyr ASOBAL Ligako 30. jardunaldian lortutako garaipena Irungo taldearen historian sartu da, duela bi urteko 45 puntuko marka gainditzea suposatzen baitu jardunaldi kopuru berean. Norgehiagokak, hala ere, ASOBAL Ligako Artalekun jokatu diren 335 neurketetan nabarmentzen diren erregistroak utzi zituen Artalekun.
Duela aste eta erdi Benidormen lortutako garaipenarekin (29-31) bigarren puntuaziorik altuena berdindu ostean, Jacobo Cuétarak zuzentzen duen taldeak beste garaipen batekin gainditu du, kasu honetan, 30. jardunaldian, Dicsa Modular Cisneren aurka.
- 1995/1996: 52 puntu (1.).
- 2020/2021 (lehen 30 jardunalditan): 47 puntu (2.).
- 2018/2019: 45 puntos (2.).
- 1995/1996: 44 puntos (3.).
Komeni da gogoratzea Asobaleko asanbladaren gehiengoak hala erabakita, aurten Sacyr ASOBAL Liga 18 talderen artean jokatuko dela, 34 jardunalditara.
Bigarren puntu markarik onena lortzeaz gain, talde galiziarraren aurkako norgehiagokak beste bi marka utzi ditu estatistikarako. Lehenengoa, Irunen Ligan jokatu diren neurketen artean, hirugarren partida izan da bidasotarren aldeko gol tarte handienarekin.
- 1996/1997 (15. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 40-20 Caja Pontevedra Teucro (+20).
- 1996/1997 (22. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 30-13 Frigoríficos del Morrazo Cangas (+17).
- 2020/2021 (30. jardunaldia): Bidasoa Irun 29-14 Dicsa Modular Cisne (+15).
ASOBAL Ligan jokatu dituen 670 neurketetatik, asteazkenekoa talde bidasotarrak gol gutxien jaso dituenen artean ere kokatu zen. Gol gutxien jaso zituen neurketan 12 jaso zituen; beste neurketa batean 13; eta asteazkenean bezala, beste bitan jaso ditu 14.
- 1995/1996 (5. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 15-12 Club Balonmano Conquense.
- 1996/1997 (22. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 30-13 Frigoríficos del Morrazo Cangas.
- 1990/1991 (2. fasea, 11. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 23-14 Mepamsa San Antonio.
- 1995/1996 (28. jardunaldia): Elgorriaga Bidasoa 20-14 FC Barcelona.
- 2020/2021 (30. jardunaldia): Bidasoa Irun 29-14 Dicsa Modular Cisne.
Bidasoa Iruni lau neurketa geratzen zaizkio Sacyr Asobal XXXI. Liga amaitzeko: Bodegas Blasgon eta Ceres Villa de Aranda-Bidasoa Irun (31. jardunaldia, maiatzak 9, 11:45ean, Gol TV); Bidasoa Irun-Angel Ximénez Puente Genil (32. jardunaldia, maiatzak 15); Incarlopsa Cuenca-Bidasoa Irun (33. jardunaldia, maiatzak 22); Bidasoa Irun-Fraikin BM. Granollers (34. jardunaldia, maiatzak 29).