XXXI. Sacyr ASOBAL Kopa Santanderren ospatuko da ekainaren lehen asteburuan ASOBALek ostegun honetan argitaratu duenaren arabera. Bertan, lehen itzuliko lehen hiru sailkatuak (Barça, Bidasoa Irun eta Bada Huesca), eta etxeko taldea (Liberbank Cantabria Sinfín) arituko dira nor baino nor.
Maiatzaren 12an eguerdiko 12etan ospatuko da finalerdietako zozketa Santanderreko Udaletxean.
Talde irundarrak behin irabazi du txapelketa, 1992/1993 denboraldian, eta hiru aldiz izan da txapeldunorde (1991/1992, 2018/2019 eta 2019/2020). Hogei urte pasatxo ASOBAL Kopa jokatu gabe, 2018/2019 denboraldian itzuli zen, eta Lleida eta Valladoliden txapeldunorden izan ondoren, hirugarrenez jarraian jokatuko du.