Bidasoa Irunek irudi oso ona eman du Palau Blaugranan, nahiz eta ezin punturik eskuratu Sacyr ASOBAL Ligako 26. jardunaldiari zegokion neurketan (35-27). Etxeko taldeak sendo hasi du neurketa, baina behin Gorka Nietok hirugarren minutuan bidasotarren lehen gola sartu ostean, irundarrak berotzen hasi dira, eta bosgarren minutuko 4-1 emaitza berdindu dute Iñaki Cavero, Rodrigo Salinas eta Mikel Zabalaren golei esker. Katalanek beste behin tartea irekitzen saiatu dira, eta hamabosgarren minuturako lortu dute (10-6), nahiz eta gipuzkoarrek berriz erantzun 3-5 partzial bati esker. Jon Azkuek zazpi metrotako marratik 14-12 jarri du atsedenaldirako lau minutu besterik falta zirenean, baina bartzelonarren azken kolpeak bost goleko errenta balio izan die (18-13).
Bigarren zatia hobeto hasi duen taldea Bidasoa Irun izan da, Xoán Ledo lanaren nagusi atepean, eta zazpi minuturen buruan, 1-4ko partzialarekin neurketa berriz ere irekitzea lortu du. Tarte horretan bi minutuko bi zigor pairatu behar izan ditu ia jarraian. Momentuan eutsi arren, talde katalanak tartea irekitzen joan da, eta nahiz eta 44. minutuan Jacobo Cuétarak azken hutsartea eskatu behar izan (24-19), neurketa hausten joan da amaierako 35-27 emaitzara iritsi arte.
Bidasotarren hurrengo neurketa igandean izango da, etxean, Liberbank Cantabria Sinfinen aurka (12:00etan, ateak itxita, LABIren erabakiz).
Fitxa teknikoa
35 – Barça (18+17). Pérez de Vargas, Gómez (1, 1 p.), Dika Mem (5), Pascual (2), Palmarsson (3), Makuc (4), Fábregas (4); Møller, Entrerríos (3), Dolenec (5), Janc (2), Sorhaindo, N’Guessan (3), Petrus, Langaro, Frade (3).
27 – Bidasoa Irun (13+14). Ledo, Cavero (4, 1 p.), Zabala (5), Julen (1), Salinas (3, 1 p.), Tesoriere, Bonanno; Sierra, Crowley, Racotea (2), Serrano (3), De la Salud (3), Azkue (4, 1 p.), Da Silva, Nieto (2).
Partzialak. 3-1, 5-4, 9-5, 12-9, 13-11, 18-13; 19-15, 21-19, 25-20, 28-22, 32-23, 35-27.
Epaileak. Ausás Busquets eta Florenza Virgili. Etxekoen aldetik, Petrus eta Frade zigortu dituzte bi minutuz; eta bidasotarren aldetik, Salinas, Racotea eta Bonanno.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 26. jardunaldiko neurketa, bere garaian Barçaren Europako kanporaketa batengatik atzeratua.