Bidasoa Irun eta Quabit Guadalajarak larunbat honetan jokatuko duten Sacyr ASOBAL Ligako 25. jardunaldiko neurketa Gol TV bidez ikusteko aukera izango da. Partida eguerdiko 12:00etan izango da, eta ez aurreikusita zegoen arratsaldeko 18:30ean.
Aldaketa honek zale bidasotarrei eta eskubaloi zaleei neurketa ikusteko emango die, kontuan hartuta Artaleku dela ateak itxita jarraitzen duen Sacyr ASOBAL Ligako kiroldegi bakarra.
Bost neurketetatik, lau
Quabit Guadalajararen aurkako partida denboraldi honetan telebistaz jarraitzeko aukera egongo den Ligako 20. neurketa izango da. Orain arte, Gol TVk irundarren sei neurketa eskaini ditu, eta Euskal Telebistak beste bat (gehi EHF Europa Leagueko hiruak, eta Errege Kopako biak). Hauetaz aparte, LaLigaSports TVek 12 neurketa eman ditu zuzenean. Gainera, aplikazioak partidak berriz ikusteko aukera ematen du.
Larunbatekoa denboraldi honetako Bidasoa Irunen 30. neurketa izango da, eta horietatik 25 telebistaz jarraitzeko aukera egon da.