Bidasoa Iruneko entrenatzaileak, Jacobo Cuétarak, arreta eskatu dio taldeari larunbat honetako Viveros Herol BM. Navaren aurkako neurketaren atarikoan: “Etsaitasun lurraldea izango da, eta kontzentratuta joan beharko gara”.
“Sacyr Asobal Ligako partida bat da suposatzen duenarekin, etxetik kanpo, puntuak behar dituen aurkari baten aurka, zaleak jasoko dituen pabiloi batean (gurea ez beste guztiak bezala)… Eurek neurketa guztietara dena ematera joan behar dute puntuak lortzen joateko. Berdin zaie nor eduki aurrean. Etsaitasun lurraldea izango da, eta kontzentratuta joan behar da, maila handiagoa edo txikiagoa eman dezakegula alde batera utzita. Agian ez da eroso egoteko moduko partida, baina garrantzitsuena martxoan puntuak lortzea da, eta dagoeneko bat lortu dugu”.
Zer arerio espero duen galdetuta, Cuétara okerrenean jarri da: “Viveros Herol BM. Navaren bertsio onenaren zain nago. Partida batzuetan ez daude eroso eta beste batzuetan aurkariei gauzak asko zailtzen dizkiete. Gure neurketa egitera goaz, gure maila ematera. Espero Logroño La Riojaren aurkako partidak lehiaketa-erritmoa hartzeko baliagarri izatea, eta larunbatean haiek baino hobeak izaten saiatzea”.
Neurketa, min hartuta dauden Adrián Crowley (zuntz haustura gihar bikian), Kauldi Odriozola eta Martin Santano gabe (biak ala biak, txorkatila minduta), larunbat honetan jokatuko da Guerrer@s Naveros pabilioian (12:00etan, Gol TV).