Jacobo Cuétara Bidasoa Iruneko entrenatzailearen ustez, taldeak “gogotsu” ekingo dio asteazken honetan Logroño La Rioja taldearen aurka jokatuko duen partidaren aurrean, “oso neurketa polita eta garrantzitsua izango da, aurkari handi baten aurka, Sacyr Asobal Ligan ikus daitekeen onenetakoa”.
Cúetararen arabera, bi joko-estilo desberdin kantxaratuko dira. Gakoetako bat, zein talde hurbiltzen den bere aukeretara izango da: “Zein joko-mota ateratzen den nagusi den, defentsak edo erasoak lehenesten diren… Partidu-txiki asko egongo dira 60 minutuetan zehar”.
Talde bidasotarra minduta zeuden jokalari batzuk berreskuratzen hasi da, baina oraindik %100ean egoteko denbora falta zaie: “Hiru egoera daude horrelako prozesuetan: jokalariak berreskuratzea, oso ondo goaz horretan, talde medikuaren lan onari esker; bigarren fasea, entrenamendu erritmoa lortzea, galdu egin genuela eta erregulartasuna ematen duen euskarria da; eta, azkenik, sasoi puntua ematen duena, txapelketa erritmoa. Lehenengoa berreskuratu behar dugu. Gero, bigarrena iritsiko da, eta, azkenik, hirugarrena”.
Arerioaz galdetuta, ez du sorpresarik espero: “Urtero bezala, sailkapeneko goiko postuetan dago, talde handia da, eskubaloi oso ona jokatzen duena, jokoari dagokionez bere ezaugarriak ditu, eta hamar bat denboraldi daramatza hor. Aurkariekin aldeak markatuz eta orain hainbeste taldek Europako plazak lortzeko duten lehia gogorrean sartuta”.
Norgehiagoka arratsaldeko 18:00etan hasiko da Artalekun, harmailetan ikuslerik gabe, LABIk horrela ebatzita, eta LaLigaSports TVk zuzenean emango du.