Bidasoa Irungo jokalari diren Rodrigo Salinas, Dan Emil Racotea eta Nicolás Bonanno euren selekzioekin lanean izango dira aste honetan, mota desberdinetako hitzorduei aurre egiteko.
Salinasek Montenegroko bidea hartu du Madrildik behin Kopa amaituta, han ospatuko baita Chilek jokatu behar duen Joku Olinpikoetako azken txartelak banatuko dituen txapelketa. Hasiera batean Norvegiak jaso behar zuen, baina koronabirusa dela eta herrialde eskandinabiarrak ezarritako murrizketek IHF txapelketa lekuz aldatzera eraman dute.
Chilerekin batera, Norvegia, Brasil eta Hego Koreak hartuko dute parte, eta bi txartel egongo dira jokoan:
– Ostiralak 12, Chile-Hego Korea (Verde Complex, Podgorica, 17:30ean).
– Larunbatak 13, Norvegia-Chile (Verde Complex, Podgorica, 20:00etan).
– Igandeak 14, Brasil-Chile (Verde Complex, Podgorica, 17:30ean).
Racotea Errumaniako selekzioaren aginduetara dago astelehen honetatik aurrera, 2022ko Europako Txapelketarako sailkatzeko neurketa bi jokatzeko. Hirugarren eta laugarren jardunaldiak izango dira:
– Asteazkenak 10, Kosovo-Errumania (Pallati i Rinise dhe Sportit, Pristina; 19:30ean).
– Igandeak 14, Errumania-Kosovo (Hall Polivalenta, Bucarest; 17:00etan).
Suedian galdu (33-30) eta Montenegro aise mendean hartu ondoren (36-27), Racotearen selekzioa 8. multzoko bigarren sailkatua da. Aste honetan bi neurketa garrantzitsu ditu Hungaria eta Eslovakian ospatuko den 2022ko Europako Txapelketarako txartela lortzeko.
Azkenik, Bonanno Argentinarekin izango da aste honetan, larunbatean Errege Kopa hartu berri duen WiZink Centerren jokatuko du:
– Larunbatak 13, Espainia-Argentina (WiZink Center, Madril; 20:00etan).