Bidasoa Irunek ezin izan du larunbat honetan Errege Kopako finalerako txartela lortu Abanca Ademar Leónen aurka finalerditan galdu eta gero (26-30). Neurketa bide onetik hasi da, final-laurdenetan ikusitakoaren bidetik. Sierra atepean, defentsa lanak lau gol jasotzera eraman ditu bidasotarrak, baina ia golik sartu gabeko zazpi minutuko bidasotarren boladak Leóngo taldea hauspotu du (7-6tik 7-10eraino). Hala ere, asko falta zen atsedenaldirako, eta beste aldeko partzial zabalak (7-3) bidasotarren aldeko 14-13 jarri du.
Azkuek, min hartuta, jarri du 31. minutuan euskaldunen aldeko azken abantaila. Hortik aurrera, Abanca Ademar Leónek ireki du tartea, eta 46. minutuan Jacobo Cuétarak hutsartea eskatu behar izan du (18-22). Beste zortzi minutu eman ditu Irungo taldeak golik ezin sartu gabe, eta horrek gauzak are gehiago nahastu ditu. Zailtasunak zailtasun, Bidasoa Irunek ez du inoiz etsi, eta horrek amaierara arte neurketan sartua jarraitzea ahalbidetu dio, nahiz eta aukera urriak izan (26-30).
Datorren astean Sacyr ASOBAL Ligako neurketarik gabe, hurrengo hitzordua martxoaren 17an izango da Artalekun BM. Logroño La Riojaren aurka.
Fitxa teknikoa
26 – Bidasoa Irun (14+12). Sierra, Crowley (5), Odriozola (2), Aginagalde (2), Salinas (1), De la Salud (5, 4 p.), Azkue (6); Ledo, Cavero (1), Racotea (3), Zabala, Serrano (1), Tesoriere, Da Silva, Nieto, Bonanno.
30 – Abanca Ademar León (13+17). Slavic, Feuchtmann (6, 3 p.), Lucin (6, 2 p.), Donlin, Fernández (1), Pérez Arce (4, 1 p.), Semedo (2); Khalifa, Marchán (3), Suárez (4), Pedro Martínez (1), Gostovic, Antonio Martínez, Piechowski, Kisselev, Casqueiro (3).
Partzialak. 3-3, 4-4, 7-7, 8-11, 12-13, 14-13; 16-17, 17-19, 18-21, 20-23, 22-26, 26-30.
Epaileak. García Serradilla eta Marín Lorente. Bi minutuz Racotea, Tesoriere, Azkue, Aginagalde eta Crowley bidasotarrak zigortu dituzte; eta Feuchtmann (birritan), Semedo eta Donlin, leondarren aldetik.
Bestelakorik. Madrilgo WiZink Center aretoan jokatutako Errege Kopako finalerdietako neurketa. Baimenduak dauden 1.500 zaletik, 1.000 bat persona harmailetan.