Bidasoa Irunek larunbat honetan Errege Kopako finalerdiak jokatuko ditu lehen aldiz 1996 urteaz geroztik BM. Benidorm final-laurdenetan 27-28 mendean hartu eta gero. Talde gipuzkoarrak hasieratik jarri da nagusi markagailuan, nahiz eta hainbat momentutan, Alacanteko taldeak estu hartu dituen Jacobo Cuétararen mutilak.
Defentsa oinarri hartuta, hamargarren minuturako aldea hiru golera iritsi da (4-7), nahiz eta valentziarrak izan diren nagusi hurrengo hamar minututan (11-10. 21. minutua). Hala ere, hasierako bideari jarraiki, talde irundarrak tartea ireki du (12-15).
Bide antzekotik ekin diote bi taldeek bigarren zatiari, eta Rodrigo Salinasek jarri du neurketako lau goletako lehen errenta hasi eta berehala. Horrelako beste bost izan ditu talde irundarrak bigarren zatian zehar (13-17, 17-21, 18-22, 19-23 eta 23-27), baina BM. Benidormek ez du amore eman eta azken minutuetan markagailuetan hurbildu da. Bidasotarren goleatzaile nagusiaren, Julen Aginagalderen azken golek eta neurketan MVP izendatua izan den José Manuel Sierraren azken geldiketak valentziarren saiakerak bertan behera utzi ditu, eta Bidasoa Irunen finalerdietarako pasea itxi du.
Finalerdiak larunbat honetan jokatuko dira, Madrilgo WiZink Centerren 16:30ean. Arerioa Abanca Ademar León izango da, final-laurdenetan Bada Huesca 40-28 mendean hartu ostean. Neurketa ETBn ikusgai izango da.
Fitxa teknikoa
27 – BM. Benidorm (12+15). Rodríguez, Porras (4), Méndez, Lignieres, Parker (2), López (8, 1 p.), Folques (7, 1 p.); Terçariol, Rivero, Spiljak (3, 2 p.), Hernández, Feutchmann (1), Grau, Nolasco, Rodríguez (2), Nikcevic.
28 – Bidasoa Irun (15+13). Sierra, Crowley (1), Kauldi (3), Aginagalde (9, 3 p.), Salinas (5, 1 p.), Tesoriere, Bonanno; Ledo, Cavero (1), Racotea (1), Zabala (1), Serrano, De la Salud (2, 1 p.), Azkue (5), Da Silva, Nieto.
Partzialak. 3-2, 3-6, 7-8, 9-9, 11-12, 12-15; 14-17, 17-20, 19-22, 21-24, 23-26 y 27-28.
Epaileak. Bustamante López eta Álvarez Mata, bi minutuz Rodríguez, Oliver eta Grau kaleratu dituzte Benidormen aldetik, eta Bidasoa Irunen aldetik, Bonanno, Tesoriere, Da Silva, Racotea eta Aginagalde.
Bestelakorik. Madrilgo WiZink Center aretoan jokatutako Errege Kopako final-laurdenetako neurketa. Baimenduak dauden 1.500 zaletik, 500 bat persona harmailetan.