Bidasoa Irunek ostiral honetan hasiko den bere 34. parte-hartzea izango du birritan irabazi duen Errege Kopan. Lehenengoz txapelketa Alziran irabazi zuenetik 30 urte betetzen direnean, lehen Ligari (1987) jarraipena emanda 1997ra arte bizitako ziklo loriatsua ireki zuena, Bidasoa Irun Madrilera doa azken fasean edo fase finalean hamazortzigarrenez parte hartzera, hirugarrena jarraian Málagan 1982/1983 denboraldian debuta egin eta gero.
Gaur arte jokatutako Kopako 93 neurketetan (lehena, Alicanteko Obras del Puerto taldearen aurka, 1971/1972 denboraldian), talde irundarrak 40 norgehiagoka irabazi ditu, 50 galdu eta hiru berdindu. Guztira, 2.057 gol sartu ditu (22,3 gol bataz beste), eta 2.194 jaso (23,8). Neurketen ia herena (27) bi goleko errentarekin edo alde txikiagoarekin amaitu da.
Ez da urrutiegi joan behar bidasotarren garaipen zabalena gogoratzeko, 2018/2019 denboraldian Helvetia Anaitasuna mendean hartu baitzuten Laugarren Kanporaketan:
2018/2019. Laugarren Kanporaketa, joanekoa: Bidasoa Irun 36-22 Helvetia Anaitasuna (+14).
1973/1974. Final-hamaseirenak, joanekoa: Bidasoa 28-16 Puerto de Sagunto (+12).
1974/1975. Final-zortzirenak, joanekoa: Bidasoa 26-15 Juventud Centro Excursionista (+11).Jasotako gol zaparrada zabalena Atlético de Madriden aurka izan zen 1973/1974 urtean, 31-8 galdu ostean:
1973/1974. Final-zortzirenak, joanekoa: Atlético de Madrid 31-8 Bidasoa (-23).
1971/1972. Final-laurdenak, joanekoa: FC Barcelona 28-6 Bidasoa (-22).
1982/1983. Finala (Málaga): FC Barcelona 36-16 Danona Bidasoa (-20).Bi taldeen artean gol kopuru gehien sartu zen bidasotarren neurketa Alicanten jokatu zen duela bi urte (33-36 Liberbank Cuencaren alde, 69 gol guztira). Gol gutxien sartutako norgehiagoka, 1987/1988 denboraldiko garaipena Atlético de Madriden aurka Gironako azken fasean (13-11, 24 gol guztira):
Gol gehien:
2018/2019. Final-laurdenak (Alicante): Bidasoa Irun 33-36 Liberbank Cuenca (69).
1994/1995. Final-zortzirenak, joanekoa: Elgorriaga Bidasoa 34-29 Teucro Cajapontevedra (63).
1994/1995. Finalerdia (Ciudad Real): Elgorriaga Bidasoa 31-32 Teka Cantabria (63).Gol gutxien:
1987/1988. Finalerdia (Girona): Elgorriaga Bidasoa 13-11 Atlético de Madrid (24).
1971/1972. Final-hamaseirenak, joanekoa: Bidasoa 14-11 Obras del Puerto (25).
1972/1973. Final-hamaseirenak, itzulera: Bidasoa 16-9 Anaitasuna (25).BM. Benidormen aurka
Kopan laugarrenez ariko dira BM. Benidorm eta Bidasoa Irun nor baino nor. Zale bidasotarrek gogoan dute nola irauli zuen taldeak (32-23) duela lau urte Leóngo fase finalerako txartela eman zion kanporaketa, joanekoan zazpi golengatik galdu ondoren (28-21). Bidasoa Irun hamabi urteren ondoren itzuli zen horrelako fase batera. Azkenengo neurketan, BM. Benidormek 26-29 irabazi zuen iaz.
Hiru norgehiagoka hauek kontuan hartuta, C.D. Bidasoak 16 aldiz jokatu du bere Kopa historian Comunitat Valencianako taldeen aurka.
1971/1972. Final-hamaseirenak, joanekoa: Bidasoa 14-11 Obras del Puerto.
1971/1972. Final-hamaseirenak, itzulera: Obras del Puerto 17-15 Bidasoa.
1973/1974. Final-hamaseirenak, joanekoa: Bidasoa 28-16 Puerto de Sagunto.
1973/1974. Final-hamaseirenak, itzulera: Puerto de Sagunto 16-23 Bidasoa.
1974/1975. Final-zortzirenak, joanekoa: Bidasoa 26-15 Juventud Centro Excursionista.
1974/1975. Final-zortzirenak, itzulera: Juventud Centro Excursionista 19-14 Bidasoa.
1976/1977. Final-zortzirenak, joanekoa: Bidasoa 8-21 Calpisa.
1976/1977. Final-laurdenak, itzulera: Calpisa 37-18 Bidasoa.
1979/1980. Final-laurdenak, joanekoa: Calpisa 28-15 Bidasoa.
1979/1980. Final-laurdenak, itzulera (en Alicante): Bidasoa 14-32 Calpisa.
1984/1985. Ligaxka, lehen fasea (Irun): Elgorriaga Bidasoa 16-17 Tecnisa.
1984/1985. Ligaxka, lehen fasea (Alicante): Tecnisán 21-14 Elgorriaga Bidasoa.
1992/1993. Finalerdia (Vigo): Elgorriaga Bidasoa 27-18 Avidesa Alzira.
2016/2017. Laugarren Kanporaketa, joanekoa: BM. Benidorm 28-21 Bidasoa Irun.
2016/2017. Laugarren Kanporaketa, itzulera: Bidasoa Irun 32-23 BM. Benidorm.
2019/2020. Final-laurdenak (Madrid): Bidasoa Irun 26-29 BM. Benidorm.Málaga, Alzira, León… Gogoan al dituzu Errege Kopako gure aurreko azken faseak?