Bidasoa Irungo jokalari den Kauldi Odriozola Espainiako eskubaloi selekzioko hurrengo deialdian sartu du Jordi Ribera hautatzaileak. Taldeak bi neurketa izango ditu martxoan, EHF EURO Cup 2022ko lagunarteko txapelketako seigarren jardunaldia, eta Egiptoren aurkako lagunartekoa.
Lehenengo neurketa Eslovakian izango da etxeko selekzioaren aurka (martxoak 10, 18:00etan). Joan den urteko Europako Txapelketako txapeldunak (Espainia) eta bigarrenak (Kroazia), eta datorren urteko Txapelketa antolatzen duten Hungria eta Eslovakia jokatzen dute EHF EURO Cup 2022 delakoa.
Bigarren neurketa, Errege Kopa jokatuko den Madrilgo WiZink Center aretoan izango da Egiptoren aurka, martxoaren 13an, arratsaldeko 20:00etan.