Jacobo Cuetara Bidasoa Iruneko entrenatzaileak adierazi duenez, taldea “istorikoki arazo asko sortzen dizkigun” Frigoríficos Morrazoren aurkako partida prestatzen ari da dagoeneko asteazkenean Leónen lortutako garaipen loriatsuaren ostean.
“Garaipen oso garrantzitsua izan da sailkapen mailan, baita bigarren itzulerako hasierari begira, sentsazioak eta dinamikak ere. Eta mundu mailako oihartzuna izan du eskubaloi munduan, bai garaipenak berak, baita markagailuak erakusten duen aldeagatik ere”, ziurtatu du Cuétarak, datozen partiduetan burubelarri jartzea eskatu baino lehen.
“Neurketa handi baten ondoren partida txar bat etorri ohi da, beraz, prest eta adi egon behar dugu”, azaldu du entrenatzaile asturiarrak, “denbora gutxi izan arren, igandeko partida ondo prestatu behar baitugu”. Talde galiziarrak irundarrak estutu ohi ditu, baina ez zen horrela gertatu lehen itzuliko norgehiagokan, Bidasoa Irunek 22-35 irabazi baitzuen O Gatañalen: “Faboritoak gara, maila alde logikoa dago, baina Sacyr ASOBAL Ligan edozeinek sar zaitzake arazotan”.
Frigoríficos Morrazoren aurkako partida ateak itxita telebistarik gabe jokatzekoa zen larunbat honetan, baina ETBren aukeraketak igandera darama partida. Entrenatzaile bidasotarrak klubaren iritzia laburbildu du: “Positiboa da klub mailan eta irudi aldetik gure zaleek norgehiagoka ikusi ahal izatea, gure babesleek ikusi ahal izatea… Garrantzitsua da. Ateak itxita izango zen, telebistarik gabe, eta orain gure zaleek gurekin jarraitu ahal izango dute”.
Sacyr ASOBAL Ligako 19. jardunaldiko partida Artalekun jokatuko da igande honetan, 12: 00etan.