Julen Aginagalde Bidasoa Iruneko jokalariak eta 1994/1995 denboraldian Irun Europako hiriburu bihurtu zuen Elgorriaga Bidasoako taldeak irabazi dituzte Irungo Udalak antolatzen dituen 2020ko Kirol Sariak.
Pibote irundarrak Gizonezkoen kirolari onenaren saria eskuratu du. Jokalaria herri bozketarako izendatua izan zen behin Espainiarekin Europako selekzioen Txapelketa 2020ko urtarrilean irabazi ondoren.
Klubaren arrakasta handiena, 1994/1995 denboraldiko Europako Kopa, lortzen lagundu zuten jokalari, teknikari eta zuzendarien taldeak jaso du aurtengo sari berezia. Saria garai hartan presidente zen eta egun klubeko ohorezko presidente den Beñardo Garciak jaso du, Fernando Morondo eta Jose Luis Muñoz zuzentaritza hartako kide ohiekin batera.
Julen Aginagalde eta Elgorriaga Bidasoarekin batera (1994/1995), Leka Enea Mahai Tenis klubak lortu du 2020ko klub onenaren saria, eta Teresa Errandoneak (BAT), urteko emakumezko kirolari onena eta Irundarron Saria. C.D. Bidasoak saritu guztiak zoriondu nahi ditu, baita Irungo kirol komunitate osoa ere urte berezi eta zail honetan kirolari eusteagatik.