Bidasoa Irunek asteazken honetan hasiko du Leonen Sacyr ASOBAL Ligako bigarren itzulia Abanca Ademarren aurkako neurketa handiarekin. “Hasiera honetarako prest iristen gara, asteazkenean gerta daitekeenaz aparte”, azaldu du taldeko entrenatzaileak, Jacobo Cuétara, “partida oso orekatu” honen atarikoan.
Cuétarak taldeak bere bertsiorik onena ematea espero du: “Joaneko neurketaren aurrekaria dugu, gu geu izan ginenean, gure jokoarekin eta gure konfidantzarekin lehiakorrak izan ginenekoa. Jarraitu beharreko gidoia idatzi zen orduan: gu geu izan, gure jokoa garatu, kantxan lasai agertu, gure joko filosofiarekin… Normalena lehia berdindua eta gogorra izatea da, baina gu geu izan behar gara kantxan, Bidasoa”.
“Neurketa oso garrantzitsua” dela adierazi du Cuétarak: “Alde batetik, galtzen duenak atzetik datorrenek hurbiltzeko edo hartzeko arriskua du. Egun, Abanca Ademar Leónek abantaila txikia du, falta zaien Bada Huescaren aurka duen neurketa irabazita, gure aurretik jarriko bailitzateke. Irabazten denak besteari aldea aterako dio, garrantzitsua izan daitekeen partida bateko aldea”.
Neguko prestaketa
Entrenatzaileak taldeak urtarrilean egindako lana goraipatu du, “jarraipena eduki duen lana”. Nazioarteko hitzorduak zituzten jokalariak “nahiko azkar saltu dira talde dinamikan; hau arazoa izaten da beste sistema batean jokatzetik zatozenean, egokitu behar zara eta”. Jokatutako hiru lagunartekoak “oso erabilgarriak” izan dira.
Toulousen jokatutako neurketaz mintzatu da Cuétara, EHF European Leagueko arerio baten aurka: “Eta eskuin alboko jokalaririk gabe, gurean oso garrantzitsuak direla, joko nahiko simetrikoa baitugu. Toulousen egin genuen defentsa lanarekin oso pozik gelditu nintzen. Ez zuen axola nor zegoen kantxan defentsa lanean, eta kontuan hartu behar dugu gazte askorekin jokatu genuela. Taldeak maila ona eman zuen atzeko lan horretan”.
Kazetariak galdetuta, bereziki hiru jokalarik “hamaika arrazoi medio” eman duten “aurrera pausua” nabarmendu du: “Julen bera, bizkarreko minik gabe, ez du zerikusirik. Logikoa da. Ahalegin handia egin zuen bere garaian, bizkar min horrekin, kantxan egoteko. Minak min, prest egoteko egin zuen ahalegin hori eskertu behar zaio. Orain ongi dago eta jokoan nabaritzen da. Hor ere Dan Racotea eta Xoán Ledo daude. Ledoren kasuan, eroso dago eta geldiketak egiten. Garrantzitsua da taldearentzat. Hainbat arrazoiengatik aurrera pausua eman duten hiru jokalari dira eta taldearentzat oso garrantzitsua da”.
Bigarren itzuliko lehen neurketa asteazken honetan ospatuko da (19:00etan). Jarrai ezazu zuzenean.