Bidasoa Irunek berdinketa lortu du Toulousen Fenixen aurka jokatutako neguko azken lagunartekoan (28-28). Lehen zatian talde bidasotarra jaun eta jabe izan da, eta bigarren zatian partida orekatu da.
Jacobo Cuétararen taldeak hasierarik hartu du jokoaren agintea: hamargarren minuturako lau golekoa zen errenta (3-7), eta nahiz eta talde tolosarra gerturatu, irundarrek aldea bost golera zabaldu dute atsedenaldira iritsi aurretik (11-16).
Matheus, Sierra eta Kauldi min hartuta, eta Salinas eta Bonanno Munduko Txapelketatik itzultzear, entrenatzaileak harrobiko Nieto, Gey-Emparan eta Furundarena deitu ditu. Gipuzkoarren aldetik, Aginagalde izan da goleatzaile nagusia, zazpi gol eginda.
Bidasotarren hurrengo neurketa Sacyr ASOBAL Ligako bigarren itzuliko lehena izango da, datorren asteazkenean (19:00etan, Gol TV) Leonen Abanca Ademarren aurka.
Datu estatistikoak
Bidasoa Irun (16+12). Ledo, Gey-Emparan (4), Aginagalde (7), Tesoriere, Racotea (5), De la Salud (2), Zabala (3); Cavero (1), Azkue (4), Serrano, Furundarena (2), Urruzola, Nieto, Crowley.
Partzialak. 2-3. 3-7 4-9, 7-11 9-13 11-16; 15-17, 18-20, 20-24, 22-25, 25-27, 28-28.
Bidasoa Irunen aldetik, bi minutuz zigortuak: Cavero y Racotea.
Bestelakorik. Toulouseko Palais des Sports André-Brouat pabilioian jokatutako lagunartekoa. Ateak itxita.
(Argazkia: Carolyne Sturtzer, Fenix Toulouse HB).