Munduko Eskubaloi Txapelketa asteazken honetan hasiko da Egipton eta inaugurazio partida berean Bidasoa Iruneko jokalari batek hartuko du parte. Rodrigo Salinas eskuin hegaleko txiletarra izango da lanean hasiko den lehen jokalari bidasotarra, eta Nicolas Bonanno ezker hegalekoak Argentinarekin jokatuko du lehen partida ostiral honetan.
Txile Egipto anfitrioiaren multzoan dago, eta talde egipziarra izango du arerio asteazken honetako (18:00etan, Teledeporte) partidan. G multzoko beste bi taldeak Suedia eta Ipar Mazedonia dira, azken honek Txekiar Errepublika ordezkatu du, azken orduan, koronabirus kasu batzuengatik.
Txiletarren egoitza Cairo Stadium Sports Hall izango da, eta lehen faseko egutegia, honakoa:
– Egipto-Txile, asteazkena 13, 18:00etan (Teledeporte).
– Txile-Suedia, larunbata 16, 20:30ean (Teledeporte).
– Ipar Mazedonia-Txile, astelehena 18, 15:30ean.
Nicolas Bonanno Munduko Txapelketan parte hartuko duen bigarren bidasotarra izango da. Ostiral honetan egingo du debuta, Kongoko Errepublika Demokratikoaren aurka, 18:00etatik aurrera, Cairo Stadium Sports Hall-en. D multzoaren egoitza izango da eta Bonannok Danimarka eta Bahrainen aurka jokatuko du:
– Argentina-Kongoko Errepublika Demokratikoa, ostirala 15, 18:00etan.
– Argentina-Bahrain, igandea 17, 18:00etan.
– Dinamarca-Argentina, asteartean, 20:30ean.
Multzo bakoitzeko lehen hiru sailkatuak Main Rounderako txartela lortuko dute, eta multzoko azkenak, President ‘s Cuperako.