Bidasoa Irunek 29-22 irabazi dio Fertiberia Puerto Saguntori eta bi puntu horiekin hirugarrenez jarraian lortu du ASOBAL Koparako txartela. Hasieratik nagusi izan da Bidasoa Irun. José Manuel Sierraren lana atepean eta defentsa ona oinarri hartuta, talde irundarrak tartea azkar ireki du, Mikel Zabala golegile sailkapenean nagusi izanik, sei golekin golegile onena izan baita. Markagailuan 7-2rekin entrenatzaile valentziarrak hutsartea eskatu du hamargarren minutura iritsi baino lehen. Erritmo berari eutsiz, kontraerasoan Iñaki Cavero-k lehen zatian gehieneko aldea ezarri du (20. minutua, 14-7). Atsedenaldian, berdintsu: 18-11.
Bigarren zatiaren gidoia oso antzekoa izan da: bidasotarren hasiera onak hamar goleko errentak ekarri ditu (min. 36, 22-12), Fertiberia Puerto Saguntoren erantzuna eraginez (min. 43, 23-16 ). Jacobo Cuétararen taldeak, Eneko Furundarena deialdian sartuta, berriro ere aldea zabaldu du (49. min., 27-18). Amaieran, irundarren aldeko 29-22.
16 partidatan 13. garaipena lortu ondoren, Cuétararen taldeak lehen itzulia itxiko du larunbat honetan, hamargarren jardunaldia berreskuratzearekin batera, Barça Artalekun hartuz (12:00etan, Gol TV).
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (18 + 11). Sierra, Racotea (2), Zabala (6), Odriozola (2), Salinas (1), Tesoriere, Da Silva; Ledo, Cavero (5), Furundarena, Aginagalde (1), Serrano (2), De la Salud (2), Azkue (3), Bartók (5, 1p), Bonanno.
22 – Fertiberia Puerto Sagunto (11 + 11). Guitart, Miralles (3), Gil (4), Camacho (2), Aizen (4), García (1), Kozina (4); Bengivenga, Mirallave (3), Querín, Corzo (1 or.), Pozzer.
Partzialak. 4-2, 8-4, 10-5, 14-7, 15-19, 18-11; 12-20, 22-14, 23-16, 27-18, 27-19, 29-22.
Epaileak. Hoz Fernández eta Riloba Pereda. Bidasotarraren aldetik Bonanno kanporatu dute, eta valentziarren aldean, Leo Querín eta Kozina (birritan).
Bestelakoak. Ateak itxita Artalekun jokatutako neurketa, Sacyr Asobal Ligako hirugarren jardunaldikoa.