Jacobo Cuétara Bidasoa Iruneko entrenatzaileak ostiral honetan partidu zaila espero du Fraikin BM Granollers bezalako “aurkari bikainaren” aurka (19:00etan, Gol TV). Prestatzaile asturiarrak bere taldea “oso ondo lehiatzeko” ikusten du.
“Nahiko maila onarekin iristen ari gara denboraldiko fase honetara, nahiko fresko ikusita zenbat hilabete pasa diren, izan dugun higadura eta neurketa kopurua kontuan hartuta”, azaldu du Cuétarak.
Bidasoa Irunek “arerio handia izango du aurrean. Granollers denboraldi oso ona egiten ari da, baina neurketa korapilatsuak topatu dituzte itxialditik ateratzerakoan, Helvetia Anaitasuna, Recoletas Atlético Valladolid eta Logroño La Rioja-ren aurka egin baitute bira, eta gainera, lehen partidaren atarian defentsako jokalarietako batek mina hartu du…”.
Cuétarak gaineratu duenez, “klub filosofia hori duen taldea da, horietako asko buruz jokatzen dute, oso ondo ari diren jokalariak ezagutzen ditugu Antonio García edo Esteban Salinas bezalakoak, eta duela hiru edo lau partida itzuli den Chema Márquez”.
Jokoan dagoen ASOBAL Koparako txartela
Errege Kopako fase finalerako sailkatuta, Granollersen garaipena lortuz gero ASOBAL Koparako sailkapen matematikoa litzateke. Palau d’Esports-en bi puntuak lortzeko beste arrazoi bat da: “Errege Kopa lortu dugu, berdindu edo gainditu ditzakegun errekor historiko gehiagori buruz hitz egin dezakegu… ASOBAL Koparako sailkapena ere bada irabazteko arrazoi. Garaipen hau lortuz gero, bi jardunaldi falta direnean sailkatuko ginateke, aldez aurretik sailkapen matematikoak lortzeak duen merituarekin. Ilusio handia egiten digu ASOBAL Kopan parte hartzeak, beraz, horren alde borrokatuko dugu. Eta bestetik, garrantzitsua da irabaztea arerio zuzena delako, lehen itzuliko partidu gutxi geratzen direlako eta tartea zabaldu dezakegulako”.