Brasilgo selekzioak Matheus Francisco da Silva Bidasoa Iruneko pibotea deitu du urtarrilaren 14an Egipton hasiko den Munduko Kopako prestaketa kontzentraziora. Prestaketa saioaetara 20 jokalari daude deituta, abenduaren 27a eta urtarrilaren 14a bitartean.
Marcus Ricardo de Oliveirak zuzentzen duen Brasilgo taldeak Erdialdeko-Hego Amerikako txapelketan bere hamabosgarren Munduko Txapelketarako txartela eskuratu zuen, eta B multzoan lehiatuko da, Espainiarekin, Tunisiarekin eta Poloniarekin batera. Behin betiko deialdian 20 kirolari sar daitezke, pandemia dela eta. Hurrengo asteetan emango da zerrenda hau aditzera. Lehen faseko Brasilen ordutegiak honako hauek dira:
- Espainia – Brasil (urtarrilaren 15a, ostirala, 18:00etan).
- Tunisia – Brasil (urtarrilak 17, igandea, 18:00).
- Brasil – Polonia (urtarrilak 19, asteartea, 20:30).