Bidasoa Irunek 30-26 BM. Benidorm mendean hartu du hasieratik nagusi izan den neurketan. Iker Serrano kapitainak estreineko gola egin du eta Jacobo Cuétarak entrenatzen duen taldeak lehenengo jokaldietatik ikusi du eroso bere burua. Horrek aldea gutxinaka handitzea ekarri du. Hamargarren minutuko partziala gurutzatuta, lau goletakoa zen aldea, eta bide horretatik jarraituz, atsedenaldian 20-14 zen markagailua. Ordurako, lau jokalarik hiruna gol eginak zituzten: Serranok, Mikel Zabalak, Julen Aginagaldek eta Jon Azkuek.
Defentsa ona oinarri eta Sierra atepean (lehen zatian, Ledoren txanda izan da), Cuétararen taldeak hiru gol jaso ditu bigarren zatiko lehenengo 14 minututan, eta horrek neurketa guztiz bideratzeko balio izan dio (min. 44, 26-17). Azkenean, neurketa 30-26 amaitu da.
Bi puntu hauek aurkari deseroso baten aurka lortu ondoren, Bidasoa Irunek 22 puntu ditu eta bigarren jarraitzen du sailkapenean, Logroño La Riojak baino bi puntu gehiagorekin, Incarlopsa Cuenca bost puntu atzetik izanda. Hurrengo neurketa azken hauen aurka izango da larunbat honetan Artalekun (19:00etan, LaLigaSports TV).
Fitxa
30 – Bidasoa Irun (20+10). Ledo, Zabala (4), Kauldi (1), Serrano (4), Salinas (4), De la Salud (4), Azkue (3); Sierra, Crowley, Racotea (1), Gey-Emparan (2), Aginagalde (4), Tesoriere, Da Silva, Bartók (1 pen.), Bonanno (2).
26 – BM. Benidorm (14+12). Tercariol (7 paradas), Méndez, Oliver, Lignieres (2), Parker (5), López (3, 1 pen.), Folqués (1); Rodríguez, Porras (1), Spiljak (1), Feutchmann (2), Nolasco, Rodríguez (8), Nikcevic (3, 1 p.).
Partzialak. 4-3, 8-5, 10-7, 14-10, 17-12, 20-14; 21-15, 23-16, 27-18, 28-21, 29-21, 30-26.
Epaileak. Soria Fabián eta Monjo Ortega. Bidasotarren aldetik Matheus da Silva (birritan), Tesoriere eta Kauldi kaleratu dute; Benidormen aldetik, Lignieres, Oliver eta Spiljak.
Bestelakoak. Sacyr ASOBAL Ligako 12. jardunaldiko neurketa. Ateak itxita. Juan de Dios Román zenaren oroimenean minutuko isilunea.