Bidasoa Irunek ezin izan du garaipenik lortu Puente Genilen Ángel Ximénezen aurka 26-23 galdu ostean. Taldeak ongi hasi du neurketa, aurreko bi garaipenen bidetik. Julen Aginagaldek sartutako lehen golaren ostean, Kauldi Odriozolak, Jon Azkuek (lesiotik bueltan) eta Mikel Zabalak egin dute gola (3-4, 7. minutua). Etxeko taldeak 4-0 partzialarekin erantzun du, eta entrenatzaile bidasoarrak, Jacobo Cuétarak, hutsartea eskatu du. Aurka zuen gol jarioa etetea lortu du Bidasoak, nahiz eta atsedenaldira atzetik iritsi (13-11).
Markagailua iraultzea helburu, bigarren zatiko hasiera ez da onena izan, talde andaluziarrak bere atea bost minutuz itxi eta 16-11 lortu du. Cuétararen hutsartearen ostean, talde gipuzkoarra bete-betean sartu da neurketan hiru minututan (Iker Serranoren eta Odriozolaren beste bi gol). Neurketak itxura berria zuen eta Bidasoa Irunek aukera zituen garaipena lortzeko 50. minutua 22-20 pasata, baina etxeko taldeak berriz ere estutu du eta puntuak ez dira Andaluziatik mugitu (26-23).
Bidasotarren hurrengo neurketa astearte honetan izango da, BM. Benidorm Artalekun hartuta (18:30ean)
Fitxa teknikoa
26 – Ángel Ximénez Puente Genil (13+13). Ahmetasevic, Cuenca (1), Castro (4), García (4, 2 p.), Tua (1), Anderson (5), Estepa (4); Alain Da Silva (2), Joao Da Silva (2), Melgar, Mitic (1), Díaz (1) eta Poveda (1).
23 – Bidasoa Irun (11+12). Ledo, Zabala (1), Kauldi (6), Aginagalde (3), Tesoriere, Da Silva, Bartok (2); Sierra, Cavero, Crowley (3), Serrano (1), Salinas (2), De la Salud (4, 1 p.), Azkue (1) eta Bonanno.
Partzialak. 2-2, 5-4, 9-7, 10-8, 12-10, 13-11; 16-11, 18-16, 20-18, 22-20, 24-21, 26-23.
Epaileak. Macías de Paz eta Ruiz Vergara. Anderson (bitan) eta Estepa kanporatu dituzte; eta Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere, Bonanno, Da Silva, Salinas eta Azkue.
Bestelakoak. Sacyr ASOBAL Ligako 15. Jardunaldia. Ateak itxita Puente Genileko Alcalde Miguel Salas kiroldegian.