VELJKO DAVIDOVIC: ABIADURA ETA INDARRA PIBOTE POSTUAN

Bidasoa kirol elkartea akordio batera iritsi da Veljko Davidovic kontratatzeko denboraldi baterako. Jokalari bidasoar berria (1993-03-20), serbiarra, SEHA League-ko RK Radnicki Kragujevac taldetik dator eta pibote postuan jokatzen du.