Poza berriz Artalekun (29-25)

Bidasoa-Irun 29: Zubiria. Dejanovic, Cavero (3 gol), Trkulja, Vázquez, Crowley (6), Revin (4), Iriarte (2), Penón (1), Zildzic (3), Satrustegi, Gimeno (2), Muiña (6), Jauregi, Alzaga eta Azkue (2).

Amenabar ZKE 25: Roteta, Urbieta, Atorrasagasti (3), Balenciaga (3), Agirrezabalaga (9), Garate (1), Bujanda (1), Aguirregomezcorta, De Carlos, Etxaniz (2), Labairu, Beristain, Iraeta (4) eta Ondarra (2).

5 minuturo partziala: 3-1, 5-4, 8-9, 10-11, 12-12 y 13-13 (atsedena); 15-17, 18-18, 22-21, 25-23, 27-24 eta 29-25 (amaiera).

Gorabeherak: Ohorezko Zilarrezko Mailako 23. jardunaldiko partida, Artalekun jokatua, gutxi gora behera 1300 ikusle bertan zela.

Arbitroak: Arcos Adeva eta Posada González. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak: Trkulja (2), Crowley eta Zildzic. Amenabar ZKE taldetik: Urbieta (2), Aguirrezabalaga, Bujanda eta Iraeta.

Egun gutxian irundar eta zarauztarren arteko norgehiagoka berriz ere Bidasoa-Irun taldearen garaipenarekin amaitu da. Bi puntu lortu dira, lan asko egin behar izan dute Amenabar ZKE taldeari irabazteko, oraingoan ere zaila jarri dute eta. Fernando Bolearen mutilek bigarren zatiko erdi aldera arte itxaron behar izan dute norgehiagoka hausteko.

Bigarren zatiko 10. minutua bete baino zerbait lehenago, Adrian Crowley-k markagailuan berdinketa jarri zuen (18-18). Amenabar taldea gehiago asmatzen ari zen Artalekun (15-17, 5 min.) eta errenta interesgarria lortua zuen.
Bolearen mutilek, Artaleku bikain baten babesarekin, erreakzionatu egin zuten eta partidaren azken 20 minututan iniziatiba eraman zuten. Azkue eta Muiñaren bi tantoek 25-22 jarri zuten Artalekuko markagailua 12 minutu falta zirela.

Gidoia, Euskal Kopako finalaren antzeko samarra izaten ari zen baina oraingo honetan bisitarien amaierako astindurik ez zen egon. 4 minutu falta zirela Revin-en tanto batek (28-24) aukera ematen zion Artalekuri garaipena dastatzen hasteko. Bat gehiago Bidasoarentzat, eta sailkapenaren goi aldean are eta estuago jartzen ditu gauzak. Merituak egiten jarraitu behar da.