PAUSOA IRMO (BIDASOA-IRUN 32-18 BM. LA ROCA)

Bidasoa-Irun 32: Zubiria (14 geraldi), Martínez, Crowley (10 gol), Beltza (1), Villar (3), Odriozola (5), Muiña (5), Bezbradica, Mouriño (2), Azkue (3), Davidovic (3), Gómez eta Dejanovic.

BM. La Roca 18: Puget, Felez (2), Puig (3), Capdevila (4), Coba (1), Morales, Gesa, Altes, Vaquer (5), Galán (3), García eta Castellarnau.

Markagailua bost minuturo: 2-1, 6-1, 10-2, 11-3, 15-6 eta 17-9 (atsedena); 20-10, 22-11, 25-12, 28-14, 29-15 eta 32-18 (amaiera).

Gorabeherak: 18. jardunaldiko partida, Artalekun jokatua, 1100 ikusle inguru bertan zela

Arbitroak: Colmenero Guillén eta Rollán Martín. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak izan ziren: Martinez (2), Crowley, Beltza (2), Davidovic eta Azkue. BM.La Roca taldetik kanporatuak izan ziren: Capdevila eta Altes.

Arratsalde lasaia Bidasoa-Irun taldearentzat BM.La Roca taldearen aurka Artalekun. Ezer aipagarririk gabeko partida, irundarren alde jarri zen segituan, lehen minutua pasa berritan 1-1 egin ondoren. Hortik aurrera, eta 13. minutura arte, Fernando Bolearen taldeak 9-0 partziala atera zion talde aurkariari eta partida oso aldeko utzi zuen (10-1). Errenta lehen denbora osoan mantendu zen (15-5, 24 min.) kataluniarrek markagailua berdindu ezinda. Atsedenean 17-9ko emaitzak partida ia erabakita utzi zuen.

Lehenengo 30 minututan erakutsitako nagusitasunak jarraipena izan zuen bigarren zatiaren hasieran eta bidasoarren 6-0 batek kontraerasoan tanto piloa eman zion. Horietako batean Jon Azkuek 24-11 jarri zuen markagailuan (min. 11). Partida erabakita zegoen ordurako eta Fernando Boleak bere jokalarien artean ahaleginak banatzeko aukera egin zuen amaierako txistua jo arte.

Antolatutako bidaia Gijonera

CD Bidasoak autobus bat antolatu du taldeari laguntzeko datorren jardunaldiko partida garrantzitsuan Juanfersa Comunicalia taldearen aurka (larunbata, 20h.). Gijonen Bidasoa babestu nahi duen oro klubeko bulegoetara etor daiteke (9:00-13:00h eta 15:00-18:30h).