MARKEL BELTZA KONTRATATZEKO AKORDIORA IRITSI DIRA

Bidasoa Kirol Elkartea akordiora iritsi da Markel Beltza Idiakez denboraldi baterako kontratatzeko. Jaiotzez Zumarragakoa, Markelek 25 urte ditu (90-03-13), lehen lerroan jokatzen du eta Asobal Ligan aritu den Blas-Gon Villa de Aranda taldetik dator.

Bidasoar jokalari berriak badaki zer den elastiko horia janztea. Markel gure klubeko beheragoko mailetan ibili zen, kadete eta jubenil mailetan, eta lehen taldearekin jokatzera iritsi zen bere azken urtean. ¡Ongi etorri Markel!