Lan ona, punturik gabe (Abanca Ademar León 28-26 Bidasoa-Irun)

Abanca Ademar León 28: Cupara (16 geraldi), Juanín (6 gol), Piñeiro (4), Carou, Fernández (4), Huerta eta Costoya (2) -hasierako zazpikoa-, Biosca, López (3), Simonet (2), Pérez, Matías (3), Felipe (2), David Fernández, Jaime Fernández (2) eta García.

Bidasoa-Irun 26: Zubiria (8 geraldi), Cavero (5 gol), Crowley (2), Nonó (6), Borragán, Popovic (3), Lancina (3) -hasierako zazpikoa- Dejanovic (2 geraldi), Martínez (1), Beltza (1), Aldaba, Muiña (2), Mancisidor eta Basaric (3).
Markagailua 5 minuturo: 3-1, 7-5, 9-8, 11-12, 14-12 eta 16-12 (atsedena); 19-12, 20-13, 21-18, 24-20, 27-24 eta 28-26 (amaiera):

Argibideak: Asobal Ligako 3. jardunaldia. Leongo Kirol Jauregia. 2500 ikusle.

Arbitroak: Iniesta Castillo eta Soria Fabián. Abanca Ademar Leon taldetik kanporatuak izan ziren: Simonet, Carou (2), Felipe eta Jaime Fernández. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak izan ziren: Martínez eta Popovic.

Leonek ez zuen plazarik onena ematen astean zehar BM-Sinfín taldearen aurka lortutako garaipenari jarraipena emateko, baina Cuétararen mutilek berriz ere aurpegia erakutsi zuten kategoriako talderik garrantzitsuenetako baten aurrean. Rafael Guijosa-ren taldea hasi zen markagailuan agintzen. Juanín García sendoak 4-1 jarri zuen elektronikoan 5 minutu baino zertxobait gehiago jokoan zeramatenean. Bertakoentzat errentarik handiena izango zen lehen erdian.

Bidasoa berotzera zihoan eta markagailuan distantzia laburtzen hasita zegoen. Lancinak berdinketa jarri zuen markagailuan 12. minutuan (7-7) eta norgehiagoka orekatu zuen. Bidasoarrak agintzera ere iritsiko ziren Leongo Kirol Jauregian. Basaric oso aktibo batek 11-12 jarri zuen markagailuan (min.20) eta ongiegi hasi ez zen norgehiagokari buelta eman zion.

Amaiera ere ez zen onegia izango Bidasoaren interesentzat. 5-0 partzial batek zapuztu egin zuen minutu gutxira arte egindako lan ona. 16-12 atsedenean.
Amaiera arte borroka estua

16 minutu eman ditu Bidasoak bere lehortea hausten (20-13, min.6). Partidak bideratuta zegoela zirudien Abanca Ademar taldearentzat, baina Bidasoak ez ditu besoak jaitsi eta norgehiagoka berriz ere estu jartzea lortu du. Nonó -bidasoarentzat gol gehien sartutakoa- jokalariak 22-20 jarri zuen amaitzeko 13 minutu falta zirela.

Bidasoak zailena lortu zuen, partidan sartzea, baina bertakoen abantaila are eta handiagoa izango zen berriz ere, bost tantokoa (26-21, min.22). Federico Matiasek partida irabazita utzi zuen Ademar taldearentzat 4 minutu falta zirela (28-24) eta Cuétararen taldea saririk gabe utzi zuen, azkeneko txistua jo arte estutzen jarraitu arren (28-26).