Kluba

Bidasoa Kirol Kluba 1962. urtean sortu zen. José Miguel Arana izan zen lehen lehendakaria eta José Antonio Apezteguia, berriz, lehen entrenatzailea.

Erakundeak Urantzu pilotalekuan eman zituen bere lehen urratsak, eta berehala lortu zuen bere lekua Ohorezko Mailan, talde xume gisa lehenengo eta, arian-arian, talde garrantzitsuenetako batzuen mailan jarri zen.

Bidasoa K.K.ak ELGORRIAGA txokolate fabrikaren eskutik lortu zituen arrakasta handienak, hura izan baitzen klub irundar honen babeslea 83/84 denboralditik 96/97 denboraldira arte . Salbuespen gisa Errege Kopako lehen finala aipatuko genuke , ordu hartan Bidasoak galdu egin baitzuen F.C. Barcelonaren aurka . Garai hartan, 82/83 denboraldian, Azpeitiko (Gipuzkoa) Muebles Danona izan zen irundarren lehen babeslea .

Taldeak lortutako lehen titulua 86/87ko Liga Txapelketa izan zen. Urtebete lehenago, Bidasoa K.K.eko lehen atzerritar “profesional” bilakatu zen Lubjomir Obradovik jokalari jugoslaviarra. Grubic eta Lakovic , haren herrikideek, hartu zuten lekukoa hurrengo denboraldian, eta ligako txapeldun izan ziren, soilik Gipuzkoako jokalariekin osaturiko talde batekin gainera.
Bidasoa K.K. historia egiten hasia zen dagoeneko, baina 90. hamarkada arte itxaron behar izan zuen bere palmaresari beste zazpi titulu gehitzeko. Europako Kopako eta Europako Errekopako txapeldun trofeoak izan ziren, zalantzarik gabe, titulu nagusiak, batik bat horietan lehenengoa, Zagreben (Kroazia) lortutakoa, taldekako kirol batean euskal klub batek lortu zuen lehen titulu europarra izan baitzen hura. Hamarkadako klub europar hoberenen artean sailkatzea lortu zuen talde irundarrak, eta gainera, Asobal Ligan titulu berria lortu zuen 94/95 kanpainan , eta bi Errege Kopa 90/91 eta 95/96 denboraldietan. Orain dela bi denboraldi, 99/00n , lehen Euskadiko Kopa iritsi zen irundarren beira-arasetara. 00/01 eta 01/02 denboraldietan ere lortu zuten titulua.
Gaur egun, Jose Angel Sodupe buru duen Klub hau ahaleginak egiten ari da etorkizuneko proiektu bat sendotzeko, kirol eta ekonomia mailan egonkortasuna bilatuz, eta hori guztia, KIROLDEGI fundazioari eta Klubaren babesleak ( sarrera zuzena babesleekin ) diren gainerako instituzio eta erakunde pribatuei esker neurri handi batean.

Leave a Reply