KAULDI ODRIOZOLA JADA BIDASOAKO JOKALARIA DA

Bidasoa K.E. akordio batera iritsi da Kauldi Odriozola hiru denboralditarako kontratatzeko. Jokalari bidasoar berria bihar sartuko da Espainiako jubenil selekzioaren kontzentraziora, Suediara bidaiatuko baitu Europako Txapelketa Irekia jokatzen delako. Kauldi (1997/01/07) Pulpo K.E. taldetik dator eta eskuin muturrean jokatzen du.