Jon Azkuek kontratua 2023ra arte luzatu du

C.D. Bidasoako presidentea, Gurutz Aginagalde, eta Jon Azkue. Argazkiak: CDB.

C.D. Bidasoak eta Jon Azkuek (Orio, 1994) jokalariak 2023ko ekainaren 30era arte Bidasoa Irun taldean jarrai dezan akordioa erdietsi dute.

Jokalaria Artalekura 2011/2012 denboraldian JD Arratetik iritsi zen, eta jubenil izanda egin zuen debuta Asobal Ligan Eibarren. Azkuek Asobal Ligan 100 norgehiagoka bete zituen aurreko denboraldian Artalekun BM. Benidormen aurka jokatu zen partidan.

Orioko jokalaria, selekzio espainiarrarekin internazionala dena, 107 norgehiagoka jokatu ditu Asobal Ligan, eta 369 gol sartu. Denboraldi honetan, Ligan 31 gol egin ditu 7 partidetan eta VELUX EHF Champions Leaguen, 18 gol sartu ditu bost neurketetan.