ITXAROPENERAKO PUNTU BAT (22-22)

Viveros Herol BM. Nava 22: Gómez, Domínguez, López, Virseda (2 gol), Ajo (5), Camino (2), Fernández (1),  Carlos Villagrán (7), Rodríguez, Ajo Martín, García (2), Ismael Villagrán, Acebes, Candau (2) eta Casado

Bidasoa-Irun 22: Zubiria, Dejanovic, Cavero, Trkulja (1 gol), Martínez, Crowley (4), Penón (1), Zildzic (5), Alzaga, Azkue (3), Muiña (5), Vázquez, Gimeno (3) eta Revin

5 minuturo partziala: 2-1, 6-2, 9-4, 9-7, 10-7 eta 11-10 (atsedena); 12-12, 14-15, 17-16, 19-19, 20-20 eta 22-22 (amaiera).

Gorabeherak: 26. jardunaldiko partida, Nava-ko Udal Kiroldegian jokatua, gutxi gora behera 900 ikusle bertan zela.

Arbitroak: Etxekoen taldetik Carlos Villagrán baztertu zuten. Bidasoarren aldetik Martinez bota zuten (bi aldiz), Penon, Revin, Vazquez eta Zildzic.

Etorkizunak esango du Bidasoa-Irun taldeak Navan berdintzea positiboa den ala ez. Fernando Bolearen mutilek puntu bat lortu dute klabea izango zela pentsatzen zen partidan, play-offean sartzeko borrokan argi pixka bat ikusteko. Bidasoarrak gai izan dira oso gaizki hasi den partida bat bideratzeko eta garaipenaren bila borrokatu du oso berdinduta joan den bigarren zatian. Partidako emaitzak paper protagonista ematen diote (lehendik ez bazuen) BM-Alcobendas taldeari, datorren jardunaldian Artaleku bisitatuko duena.

Ezin da esan Bidasoa ongi hasi denik partidan. 12 minutuko 8-3 emaitzak etxekoen aldeko lehenengo abantaila ematen zuen, lehen minutuetan gehiago izan dira eta. Cristian Martinez, lehen aldiz elastiko horiarekin jokatzen zuena, bi aldiz kanporatu zuten lehen zatiaren erdira iritsi baino lehen eta Fernando Bolearen planak hankaz gora jarri zituen.

Irundarren defentsari kosta egin zaio asentatzea, baina errendimendu osoan funtzionatu du markagailuan distantziak murrizteko. Navakoek 2 tanto soilik markatu zituzten 15 minututan eta Bidasoak gorabehera konpondu zuen atsedena baino lehen (11-10).

Bigarren zatia izugarri berdinduta joan da, bi taldeen errentak erabat minimoak izan dira. Urduritasun handiarekin eta jokoan zeuden puntuen garrantzia buruan zutela iritsi dira partidaren azkeneko bost minutuak (20-20) Nava-ko Udal Pabilioira.

Adrian Crowley-k aurretik jarri zuen Bidasoa (20-21, 25:06 min.) baina etxekoek markagailuari bira eman eta abantaila hartu zuten (22-21, 28:46 min.). Penon kanporatu izana aprobetxatuz lortu zuten, bidasoarren jokalari zerrenda luzean azkenekoa, partidako 2 minutuz. Iago Muiñak berdinketa jarri zuen amaitzeko minutua falta zela. Azkeneko baloia BM-Navak izan behar zuen baina partidako azken zuzeneko libreak Bidasoaren hesiarekin topo egin zuen.