HIRUGARREN, PLAY-OFFAREN AMAIERAN

Viveros Herol BM. Nava 20: De Diego, Cristopher Gómez, Villagrán (7 gol), Candau (3),  Ajo (4), Camino (1), Nicolás López (3), Virseda (2), Alberto García, Fernández, Domínguez, I. Villagrán, Rodríguez eta Casado.

Bidasoa-Irun 27: Zubiria (8 geraldi), Martínez (6 gol), Azkue (2), Alzaga (2), Crowley (3), Zildzic (3), Trkulja (4), Penón (3), Revin, Cavero (1), Vázquez (1), Dejanovic, Mindegia, Muiña eta Gimeno (2).

Bost minuturo partziala: 0-1, 2-5, 3-6, 4-9, 5-11,8-14 (atsedena); 10-17, 12-19, 13-21, 15-23, 17-25 eta 20-27 (amaiera).

Gorabeherak: igoera faseko hirugarren eta laugarren postuetarako partida, La Albericia Udal Kiroldegian jokatua.

Ezer gutxi jokoan hirugarren eta laugarren postuetarako jokatutako partidan La Alberician. Akaso, asteburu osoan erantzun duen afizio batentzako oparia eta denboraldia aho-zapore hobearekin amaitzea.

Hasieratik Bidasoak abantaila erosoak kudeatu ditu. Bolearen mutilak hiru goleko abantailarekin hasi dira segituan eta nagusitasuna ez da jaitsi. Zubiriak eta defentsako 6-0 horrek lan ona egin dute eta erasoan gure mutilek erraztasun handiagoak aurkitu dituzte, Cristian Martinezek erasoen pisua eramanez.

10. minutuko 2-5 poliki-poliki handitzen joan da 8-14 arte, eta horrela amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian Boleak minutuak banatu ditu bere jokalarien artean, baina abantaila ez da gutxitu eta bidasoarrek beren abantaila arazorik gabe administratu dute.