Gure harrobiaren emaitzak

Bigarren maila nazionala

HTG Express Bidasoa-Irun 29-20 Lau Bide Jatetxea

Bigarren taldeak lan handia egin zuen eta poliki poliki markagailuan tartea irekitzen joan zen. Partida berdinduta joan zen lehen zatiko 15. minutura arte, baina atsedena baino lehen HTG taldeak 4 goleko errenta lortu zuen. Bigarren zatian, defentsa ona bi puntu gehiago lortzeko.

Euskadiko Ligako jubenilak

Bidasoa-Irun 30-40 Ereintza Aguaplast

Aukera gutxi talde jubenilarentzat, partida abantailarekin hasi bazuen ere. Partidaren garrantziagatik zegoen urduritasunak eta defentsa txarrak ez zuen gehiegi lagundu. Borja Burgueteren taldeak bigarren jarraitzen du 6 punturekin, baina datorren asteko aurkariak, Loyola Santutxu, bat gutxiago baino ez du. Lehenengo bi sailkatzen dira.

 

Euskadiko Ligako kadeteak

Bidasoa-Irun 44-39 Ereintza Aguaplast

Aukerarik gabe geratu da titulua lortzeko lehian lehenengo bi postutan egoteko. Kadeteen taldea gogor atera zen bigarren faseko bere bi lehenengo puntuen bila. Gol asko lehen zatian, 21eko berdinketarekin amaituz. Bigarrenean, Jon Irastorzaren mutilek hiru goleko errenta lortu zuten hasieran eta errenta hori amaiera arte mantentzeko gai izan ziren.

Federazio Saria Jubenil mutilak.

HTG Express Bidasoa-Irun 16-32 Eibar Eskubaloia

Kadete neskak

Atsedena

Foru Aldundiko Torneoa. Kadete mutilak

HTG Express Bidasoa-Irun A 29-28 Corazonistas Vitoria

HTG Express Bidasoa-Irun B 24-20 Ormaiztegi K.E.

Infantil mutilak

Ereintza A 14-29 Bidasoa-Irun A

Zalla Taberna Pulpo KE 24-10 Bidasoa-Irun B

Bergara K.E. 23-21 Bidasoa-Irun C

Infantil neskak

Bera Bera Balonmano 19-16 Bidasoa-Irun