¡GOROSTIZA JAUZIKA! (BM. BARAKALDO 21-32 BIDASOA-IRUN)

Barakaldo 21: Aurrekoetxea, Borda (2), Bordegaray, Fernández (5), García (3), Lucas (1), Momeñe (3), Moreno, Ortuondo (4), Sarasola (1), Urretxa, Martínez, Moreno, Nieto (1) eta Valderrama (1)

Bidasoa-Irun 32: Dejanovic, Zubiria, Alzaga (1 gol), Azkue (8), Cavero (2), Crowley (2), Gimeno, Martínez (5), Muiña (2), Penón (2), Revin (1), Trkulja (2), Vázquez eta Zildzic (7).

Bost minuturo partziala: 4-2, 7-4, 8-8, 11-12 y 11-16 (atsedena): 13-17, 13-19, 15-24, 16-28, 19-30 y 21-32 (amaiera)

Gorabeherak: 28. jardunaldiko partida, Barakaldoko Gorostiza Udal Kiroldegian jokatua.

Arbitroak: Escoda Pérez eta Sanchez Bordetas. BM Barakaldotik kanporatuak: Borda, García, Momeñe eta Ortuondo. Bidasoa-Irunetik kanporatuak: Martínez, Trkulja eta Zildzic.

Dozenaka bidasoarrek babestuta, Bidasoa-Irun taldeak urrats erRaldoia eman du maiatzaren azkeneko asteburuan Asobal ligako igoerako play-offa jokatzeko. Fernando Bolearen taldea erraz nagusitu zaio BM Barakaldori (21-32), lehen zatiko amaierako minutuetan bidasoarrek bideratu duten partidan. Gaur lortu ditugun bi puntuEk, eta ohorezko tokietan egoteko lasterketan Bidasoaren aurkariek izan duten porrotek, talde irundarra bostgarren tokian jarri dute sailkapenean.

Aste batzuk badira Fernando Bolearen taldea konfiantza erakusten ari dela eta gaur berriz erakutsi du. Aragoarrak aurreko batean esaten zuen partida erabakigarri hauetan nerbioak ager daitezkeela, baina gaur ez da horrelakorik egon. Agian partidaren hasieran, BM Barakaldo elektronikoan nagusitu denean. Gehiena 7-4, 10. minutu inguruan.

Bidasoa hasi da indarra erakusten lehen erdia igarota, Zildzic-ek egindako tanto batez berdinketa lortuz (8-8). Bizkaitarrak berriz ere aurretik jarri ziren Sergio Fernandezek sartutako golarekin (9-8, 16:44), baina irundarrek lehen zatia modurik onenean amaituko zuten. 2-8 partzialak gure herrikoen animoak lasaitu zituen aldageletara sartu aurretik (11-16).

Itzuleran, bidasoarren nagusitasuna handiagoa zen. Bolearen mutilek atea itxi dute -lehen 15 minututan lau gol jaso ondoren- eta erasoan oso eraginkorrak izan dira. 14. minutuan 14-24 emaitzarekin Bidasoa-Irun taldeak garaipena gertu ikusi du partidaren azken aldera eta amaieran 21-32 tarte nabarmenarekin itxi da markagailua.