“Gauzak oso argi nituen”

Bidasoa Iruneko jokalaria Jon Azkue. Argazkiak: Eduardo Ágreda.

Jon Azkue Bidasoa Iruneko jokalaria “oso kontentu” agertu da kontratua luzatu berritan: “Niretzat Bidasoa lehentasuna izan da beti eta bederatzigarren urtea da aurtengoa. Klubaren aldetik hasiera-hasieratik nabaritu nuen interesa eta nire aldetik ere gauzak oso argi zeuden, eta oso erraza izan da akordio batera iristea”.

Martxan dagoen denboraldiari dagokionez, Azkuek “ilusioz” hartu du: “Urte asko izan dira hona iristeko, urte askotako lana, borroka eta esfortzua, eta ilusio handiarekin gabiltza, neurketa bakoitza asko disfrutatuz, momentu eta entrenamendu bakoitza. Esperientzi berria izaten ari da, batez ere VELUX EHF Champions Leagueko esperientzia. Asko disfrutatuz eta baloratuz, denok gogoratzen baitugu duela urte batzuk non ginen”.

Orioko jokalaria egun hauetan San Juanen (Argentina) dago Espainiako selekzioarekin batera, Polonia, Errusia eta bertako selekzioaren aurka asteazken honetatik ostiralera arte jokatuko duten lagunarteko txapelketan.