Gaston Mouriño, C.D. Bidasoaren hirugarren fitxaketa 15/16 denboraldirako

C.D. Bidasoa akordio batera iritsi da Gaston Mouriño kontratatzeko. Jokalari bidasoar berriak 20 urte ditu (1994-10-12), pibote posizioan jokatzen du eta Colegio Ward argentinarretik dator. Selekzio zuri-urdineko behe mailetan ohiko jokalaria, Gaston gaur egun Brasileko Junior mailako Munduko Txapelketa prestatzen ari da (uztailaren 19tik abuztuaren 2ra).